>> Orrialde nagusira joan <<
Planeta Aranzadik bere 2011ko martxoko 24ko saioa osatu eta laguntzeko eskainitako tartea eskaintzen du gure web orri honek.
Euskaldunon lurraldean hedapena aldakorra izan zen Kristoren aurreko lehen bi mendetan (K. a. 120 - 20 gutxi gorabehera).
Garai hartan txanpondutako zenbait piezen diru-olak zehaztuak badira ere, ez dira beste hainbat lekutu.
Dezenteko zalantzak izaten dira halako edo nolako diru-ola batzuk euskaldunak ote ziren, hauen eragineko lurraldeen mugek izan zituzten gorabeherei erreparatzen badiegu.
Hona hemen ziur edo zalantzekin guk kontuan hartuko ditugunak. Oro har, Ebro ibaiaren arroa, sorreratik Zaragoza alderaino zabaldutako eremua hartuko lukete, eta agian ere Dueroren goi ibilgua.
Ez dira euskal ipar isurialdean garai hartan egindako txanponik ezagutzen.
| Diru-ola | Herri (probintzia) edo lurralde ingurua | Txanponetan agertzen diren toponimo edo jentilizioak |
|---|---|---|
| Alaun | Alagón (Zaragoza) | |
| Aratikos | (Zaragoza?) | |
| Arekorata Areikoratis Areikorata Arekoratas |
(Nafarroa -Soria?) | |
| Arsakos / Arsakoson |
Nafarroa | |
| Arsaos | Zangoza / Sos | |
| Baskunes / Barskunes |
Iruñea | |
| Belaiskom | (Nafarroa - Aragoi?) | |
| Bentian | Iruñea | |
| Bilbili / Bilbilis |
Calatayud | |
| Bilnaos | Ebro Garaia | |
| Bolskan | Huesca | |
| Iaka | Jaca (Huesca) | |
| Kaiskata | Kaskante | |
| Kalakorikos | Kalagorri (Errioxa) | |
| Kueliokos | Araba | |
| Louitiskos | ||
| Oilaunikos / Oilaunes |
(Nafarroa?) | |
| Okalakom | (Nafarroa - Aragoi?) | |
| Olkairun | Nafarroa | |
| Ontikes | (Nafarroa - Aragoi?) | |
| Salduie /Saltuie | Zaragoza | |
| Segisanos | Canales de la Sierra (Errioxa) | |
| Sekia | Ejea de los Caballeros (Zaragoza) | |
| Sesars | Zona de Huesca | |
| Teitiakos | (Soria?) | |
| Tirsos | (Nafarroa - Aragoi?) | |
| Titiakos | Tricio ? (Logroño) | |
| Turiasu | Tarazona | |
| Uarako | (Nafarroa - Errioxa?) | |
| Uarkas | Errioxa | |
| Umanbaate | (Nafarroa - Aragoi?) |
| Arkailikos | (Soria?) | |
| Bursao | Borja (Zaragoza) | |
| Dabaniu | (Aragoi) | |
| Damaniu | (Aragoi) | |
| Ekualakos | (Soria?) | |
| Ikesankom | (Soria?) | |
| Lutiakos | (Soria?) | |
| Sekaisakom / Sekaisa | (Soria) | |
| Uirouias | Borovia (Soria) | |
| Usamus | Osma (Soria) |

BILBILIS (Calatayud) asa

BILBILIS (Calatayud) as erromatarra

BOLSKAN (Huesca) asa

BOLSKAN (Huesca) denarioa

BOLSKAN (Huesca) denarioa forratua

ARSAOS
(Zangoza - Sos) denarioa

BASKUNES (Iruñea) denarioa

TURIASU (Tarazona) denarioa

CAESARAVGVSTA (Zaragoza) as erromatarra

KALAGURRIS (Errioxa) as erromatarra