>> Orrialde nagusira joan <<

 

ABARRATEGI ERRASTI, Juan

(Azpeitia, 1895).

Pilotaria, erremonte eran. Iruñeako Euskal Jaien debutatu zuen 1912an. Bertan aurrelari onena izanik, Etxanizekin, Donostiako onenekin lehiatu eta maila handia erakutsi ondoren Donostian bertan aritu zen, Ategorrieta eta Moderno pilotalekutan, Arzamendi eta Irigoienekin batera, besteak beste.

ADAN JARZA eta TORRE LEKERIKAkoa, Ramon

(Arrasate, 1849 - 1917).

Geologian aditua. Lan asko argitaratu zituen: Gipuzkoako mapa petrografikoa, Bizkaiko mapa topografikoa...

AGIRRE, Domingo Adrian

(XVIII - XIX).

Politikaria. Gipuzkoako Batzarretan parte hartu zuen Konbentzio-gerra garaian. Foruzalea zen. Gipuzkoa Gaztelako Koroatik bereizi nahi izan zuenaren akusaziopean epaitua izan zen, eta baita kondenatua ere Hondarribia, Irun, Donostia eta Bera frantsesen esku uzteagatik.

AGIRRE, Joan Bautista

(Asteasu, 1742 - 1823).

Euskal idazlea. Idazlanen artean: Confesioco eta comunioco Sacramentuen gañean Eracusaldiac (1803) eta Sermoi bilduma ditugu.

AGIRRE, Jorge

(Zegama, 1885 - New York, 1947).

Euskal idazlea. Gure mutillak aldizkariaren sortzaile. Eliz liburuak idatzi zituen: Luistarren Eliz-liburua (1934)... Militantes aldizkaria ere sortu zuen Latinoamerikan.

AGIRRE, Jose

(XIX - XX).

Etnografia. Euskal Terminologia eta ikonografiazko lan etnografikoa burutu zuen. Donostian San Telmo museoko zuzendari izan zen 1936. urtera arte.

AGIRRE, Jose Mari (ikus Lizardi).

AGIRREkoa, Lope

(Oñati, +1511 - Barquisimeto, 1561).

Amerikan konkistatzaile bezala ibili zen. 1536an abiatu zen Lur Berrietara, eta hainbat gertaeretan parete hartu zuen: La Plataren fundazioan, Perúko gerra zibilean Pizarroren aurka (1544). Pedro de Hinojosa korrejidorea hil eta kartzeleratua izan zen.

(Kasu honetan kontuan hartu beharrekoa da Lope Agirrekoa ez zela berez gipuzkoarra, bere garaian Oñatiko Konderria egungo Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako lurraldetik aske baitzen).

Aita Donostia; ZULAIKA ARREGI, Jose Gonzalo

(Donostia, 1886 - Donostia, 1956).

Gaztetxo sartu zen Lekarozko ikastetxean, eta 22 urterekin apaiztu zen kaputxino. Musika landuz eman zuen bizitza, ikertuz, sortuz eta zabalduz. Musika herrikoia bildu zuen. Pianorako lanak sortu zituen. Hitzaldi ugari eman zituen euskaraz nahiz erdaraz. Orkestra filarmonikoek ezagutu zituzten bere obrak. Bere lanen artean ondorengoak aipatuko genituzke: Preludios vascos, Ocho melodías vascas, Oñazez, Aitonaren ele-zaharrak, Seaska aldean eresiz, Bordako atalarrian, Urruti-jaya, Irulea eta Aur-dantza aipa daitezke. Hauetaz gain Henry Ghéon poeta frantsesari musikatutakoa. Idatzizkoetan, berriz, Música de tecla en el Pais vasco, siglo XVIII, Música y Músicos en el País Vasco eta Euskel Eres-Sorta (Cancionero Vasco) obrak dira nabarmendu beharko genituzkenak.

Euskaltzaina izatez gain San Fernandoko Artederretako Akademiako kide, Frantziako Musikologia Elkartekoa, Hispanic Society of America elkartekoa eta Instituto Español de Musicologíakoa zen Aita Donostia.

Aita Manuel; ARRILLAGA, Manuel

(Pasai San Pedro).

Arraunlari eta patroi. Pasai Sanpedroko traineruarekin bederatzi aldiz irabazi du Kontxako bandera patroi lanetan (1917, 1921, 1927/1932, 1935), eta arraunlari gisa beste behin (1899).

Aita Mari; ZUBIA ZIGARON, Jose Maria

(Zumaia, 1809 - Kantauri itsasoan, Donostia parean, 1866).

Txikitatik arrantzale. Lehen karlistadan dena galdu eta Amerikan saiatu zen bizimoduari buelta ematen. Bertan ezin egokitu, eta 1850ean Donostian jarri zen, txalupa bateko patroi. Marinel ausart eta trebea zen, eta zenbaitetan itsaso zakarretatik salbatu izan zuen makina bat arrantzale. Aipagarria izan zen 1861eko uztailaren 13koan lau lagun salbatu zituenekoa (ospe handiko Benefizantziako Gurutzea eman zioten). Hala ere, 1866ko urtarrilaren 9an ezin izango zituen salbatu ekaitz izugarritik babestu nahian Donostiako kaira sartu ezinik ari ziren Elkano 2ko marinelak, eta bera ere bertan hil zen.

Arrantzaleek gogoan dute haren kopla: Oh! Mari leial, on bihotz hutsa! Zumaian irudia badu, Donostiakoan bertsoaz ornitua:

¡MARI!


URRIKALDUAK SALBATU NAYAZ EMAN ZENDUBEN BIZIYA

TA GAUR DAUKAZU GOITALCHATUAZ OBIZ ITXASO AUNDIYA

¡LO EGIN ZAZU BAGA ZOÑUAZ... O GIZON MAITAGARRIYA!

ONRATURIKAN ZURE GLORIYAZ DONOSTI TA KANTAURIYA.

A.A.

AIZKIBEL EPELDE, Jose Frantzisko

(Azkoitia, 1798 - Toledo, 1865).

Idazkari eta administraria. Euskal liburuen bila lan eskerga egin zuen. Hiztegiak ere idatzi zituen. Liburu bilduma handiaz jabetu zen (gerora, hil ostean Gipuzkoako Diputazioari eskainiz, bertako lehenengo liburutegi publikoaren sortzaile suertatuz). Ilustratua zen. Berak eman zion Ortografia berrikuntzari bultzada aipagarria eman zion, K eta Z letrak erabiliz C eta QU baztertuz, eta G beti era guturalean ahoskatzeko moduan. Euskararen aldeko jarrera garbia zuen, ahaleginak egin behar ziren, batzar bereziak bultzatuz eta baita hizkuntza eredu kultu batua bilatuz ere.

Euskararekiko ardura herri xehean oinarritzen zuen, bera aditua izan arren. Topikoa iruditzen zaigun kontraesana hautsia zuen Aizkibelek, karlisten aldekoa izan arren entziklopedista nahiz garapen eta berrikuntzazaletzat hartu behar baitugu.

ALBERDI, Maria Madalena

Pedro Mari Otañorekin ezkondu zen. Donostiako Amara auzoan bizi ziren. Sei seme-alaba izan zituzten.

ALBISU AIERDI, Anastasio

(Lazkao, 1915 - Azkoitia, 1997).

Idazlea. Hainbat antzerki lan eta bi nobela idatzi zituen. Besteak beste Sortzetik garbia (1954), Ogi ta ardo, Eduardo (1956), Garoa (1960) eta Erreka zuloan (1973) aipa ditzakegu.

Gasteizen apaitu zen 1939an.

ALKAIN

(Aia, XIX. mendea).

Bertsolaria. Udarregi ospetsuaren aita.

ALKAIN IRURETAGOIENA, Juan Jose (ikus Udarregi)

ALKAIN, Iñaki

(Urnieta).

Bertsolaria

ALMANDOZ MENDIZABAL; Norberto

(Astigarraga, 1893, Sevilla, 1970).

Musikari eta konposatzaile. Apaiza.

Musika erlijiosoa landu eta berritu zuen Ourense, eta Sevillako katedraletan aritu zen. Sevillako musika-kontserbatorioko irakasle izan zen.

Bere lanen artean aipatu beharrekoak: Te Deum, Ituna, Nere maitia lo, Bocetos intermedios, Berceuse, Gora Astigarraga, Urrundik....

ALTUBE, Sebero

(Arrasate, 1879, Gernika, 1963).

Musikaria (Gernikako Orfeoiko zuzendaria), lantegi-gerente (Eibarko arma fabrika batekoa) eta, batez ere, idazle filologoa. Lan gehienak euskarari buruzkoak izan ziren: Erderismos...

ALTUNA BENGOETXEA, Patxi

(Azpeitia, 1927 - Azpeitia, 2006).

Euskal filologo eta idazlea, Jesusen Lagundiko erlijiosoa. Donostiako EUTG eta Bilboko Deustuko Unibertsitateko irakaslea, gerora euskararen munduan eta bereziki euskarazko irakaskuntzan bidea egin duten hainbat eta hainbat ikasleren maisu handia izan da.

Hogeita hamar liburu inguru argitaratu zituen. Euskararen didaktika alorrean, Euskera hire laguna! eta Euskal Aditza hainbat belaunaldirentzat euskara ikasteko zein irakasteko oinarrizkoak izan dira. Euskal idazle klasikoen edizio kritikoak ere egin zituen (Ziburuko Etxeberri, Tartas, Ubillos, Frai Bartolome), Etxepareren edizio kritikoa, eta Mendibururen idazlan argitaragabeak bi liburukitan eman zituen argitara. 1980an euskaltzain osoa izendatu zuten.

Liburuak ez ezik, euskal aldizkaritan ere idatzi ditu hainbat artikulu, Nornai eta Kanpaxa izengoitiak erabiliz sarri. Olabide, Larramendi, Oihenart, Etxepare, Mendiburu, Aita Arana eta beste zenbait egileren inguruko lanak dira berak idatzitako artikuluetan erabili izan dituen gai nagusiak. Bere jaioterri den Azpeitiko hizkera gaitzat hartuta ere jardun izan da prentsan: Azpeitiko euskerea aztertuz (1956) eta Azpeitiko euskal ebakeraz (1985).

Altzoko Imaz; IMAZ GARAIALDE, Manuel Antonio

(Altzo, 1811 - 1893).

Legarre baserrian bizi zen bertsolaria. Ez zen plazetan aritu, lagunartekoak eta paperekoak baizik. Pello Errotak asko estimatzen zuen bere bertso jartzearen kalitatea. Hainbat bertsok erlijioari buruzkoaz sortu zituen, Tolosako erretoreak eskatuta nonbait. Azken karlistadan izenik gabeko bertso ugari jarri zituen karlisten alde. Ezagunenen artean, ondokoak: Bertso berriak erbiari jarriak, Ama Birjiña Arantzazukoari, San Inaziori bertso berriak, Españiako legean gañian...

ALVAREZ, Maddi

(Zarautz, 1983 - Marib, Yemen, 2007).

Sabako Erreginaren Jauregiaren inguruan eraila, Al Qaedaren inguruko erasotzaile suizida baten esku, Mikel Essery eta beste zenbait lagunekin batera.

AMILIBIA EGAÑA, Eustasio

(Tolosa, 1801 - Donostia, 1864).

Legegizon eta politikari liberala, Foruen mantentzearen aurkakoa.

Lehen karlistadan Milizia Nazionalean eman zuen izana kristinoen alde. Komandante eta gerra auditore izatera iritsi zen. 1837an Donostiako Alkate eta Gipuzkoako Buruzagi Politiko izendatu zuten. Alderdi Progresitako pertsonaia nabarmena izan zen. 1841ean berriz ere izan zen Alkate, eta Esparteroren aldeko izateagatik herbesteratu zen. Hala ere, 1848-1850 bitartean berriz izan zen Alkate, eta 1842an bezala, 1853an ere probintziako Buruzagi Politikoa izan zen.

Madrilgo Kongresuan diputatua (1853), Gipuzkoako Gobernadore Zibila (1855) eta 1852 eta 1861ean Gipuzkoako Diputatu Nagusia, eta 1861-1864 bitartean Donostiako Alkate laugarren aldiz. Azken honetan eragin zuen harresien eraustea, hiriak izaera militarra alde batera utzi eta zabaltzeko aukera izan zezan.

1861ean sortu zuen hiria gas bitartez argitzeko lantegia.

Hiriak kalea eskaini zion 1917an, eta gero 1937ko izen aldaketa zela eta 1962an Amara aldean eman zitzaion beste bat.

ANABITARTE, Baldomero

Udal Idazkaria izan zen. Hiriari buruzko lan garrantzitsua idatzi zuen, hiru aletan, 1903-1925 bitartean: Gestión del municipio de San Sebastián en el siglo XIX, Gestión del municipio de San Sebastián de 1894 a 1900 eta Gestión del municipio de San Sebastián en el primer cuarto del siglo XIX.

Hiriak kalea eskaini zion Amara-Osinaga auzoan 1993an.

ANDIA, Domenjon Gonzalez

(Tolosa - Tolosa, 1489).

Gipuzkoako pertsonaia garrantzitsuena izan zen XV. mendean zehar. Zuzenbide ikasketak egin zituen. Gaztelako Joan II.ak Gipuzkoako Esportazio-Alkatetza eman zuen (1475ean Probintziaren esku utzi zuen).

Enrike IV.enak Batzar Nagusietako Idazkari izendatu zuen. Gipuzkoako Enbaxadore izan zen Ingalaterran (1474ean Elkarrekiko indemnizazioen Ituna sinatu zen Gipuzkoa eta Ingalaterraren artean, eta 1482an hainbat merkatal akordio).

Ingalaterrako Enrike IV.enak zaldun izendatu zuen (Order of dthe Grater).

Gipuzkoako Ermandadea bildu zuen bere inguruan Ahaide Nagusien arteko borrokekin amaitzearren. Herritarrek

Gipuzkoako Errege deitzen zioten.

Hiriak kalea eskaini zion Erdigunean 1866an.

ANSORENA, Isidro

(Hernani, 1892 - 1975).

Txistularia. Musika sortzaile, Donostiako udal-kontserbatorioko irakasle eta Udal Txistu Bandaren zuzendaria. Txistua jotzen ikasteko ikas-libururu ospetsuaren egile.

Maisuen maisu izan zen, eta batez ere gizon ona.

APALATEGI BEGIRISTAIN, Jokin

(Ataun, 1943).

Soziologoa eta idazlea. Olerkia eta saiakera landu ditu.

Lanak: Burnitik (1979), Gatazka eta bortxa (1987), Gartzelatuen gartzela (1988), Herria: sistima eta teoriak (1988), Haurren nazioak. Solasaldiak (2002)...

ARAKISTAIN, Juan Benanzio

( - Tolosa, 1906).

Idazlea.

ARANALDE, Jose Mari

(Gaztelu, 1933 -).

Irakasle eta idazle. Apaiza zen.

Aranburu Berri

(Asteasu, - ).

Bertso-paper saltzailea. Herriz-herri kantari eta salduz aritzen zen. Ahots onekoa zen. Zenbaitetan bertso berdeak zirela, bestetan mikeleteen debekuak, bere helburua 10na zentimo jasotzea zen.

ARANZADI UNAMUNO, Telesforo

(Bergara, 1860 - Bartzelona, 1945).

Antropologoa. Farmazia eta Natur Zientzietan doktoratu zen Madrilen. El Pueblo Euskalduna lanarekin Parisko Antropologia Elkartearen saria irabazi zuen 1891n. Arkeologo, margolari, paleontologo, musikari eta botanikoa. Zientzien Errege Akademiaren saria jaso zuen 1897an Setas y hongos en el País Vasco lanarekin.

Barandiaran eta Egurenekin hirukote bikaina osatu zuen Aizkorri, Aralar, Urbasa eta Andiako mendietan arkeologia lanetan izugarrizko garrantzia hartuko zuen ikerketa bidean.

Berak atzeman zuen magdalen aroko Urtiagako kaskezurra.

Katedratiko Granada eta Bartzelonan, udaldiak indusketetan erabili zituen. 1920 - 1936 bitartean txosten ugari argitaratu zituen. Bere omenez fundatu zen 1947an Aranzadi Zientzia Elkartea.

ARANZADI, Engrazio

(Donostia, 1873 - Bilbo, 1937).

ARBONA, Migel (ikus Tximista)

Ardotx; BENGOETXEA LEKUONA, Jose Antonio

(Oiartzun, 1826 -1878).

Ugaldetxeko Ardotxene baserrian jaioa. Xenpelar, Larraburu, Exkerra etab.-ekin aritu zen. Urtero aritzen zen Lezoko jaietan Xenpelarrekin.

ARISTZABAL

(Donostia, - Donostia, ).

Amaratarra. ESTEko ikaslea. Lengokoak futbol taldeko atzelaria. Poliziak hil zuen burura jaurtitako gomazko pilotakada batez, kotxean zihoala.

AROZAMENA LARRALDE, Mikel

(Lesaka, 1930 - Hernani, 1976).

Bertsolaria.

1930. urteko abuztuaren 31ean jaio zen Lesakan. Aitaren lan arazoak zirela eta Astigarragara etorri eta bertan bizi izan zen 28 urtez, Oialumeko Araneder baserrian. Txiki txikitatik bertsozale, 14 urte baino ez zituelarik kantatu zuen lehenengo aldiz plazan. Hiru urte beranduago, beretzako lehena izango zen Donostiako "La Perla" txapelketan parte hartu zuen.

Geroztik, txapelketa eta lehiaketa ugaritan parte hartu zuen, hala nola Iruñea, Lesaka eta Beran, bai eta makina bat irabazi ere. 1962 eta 1963ko Nafarroako Bertsolari txapelketan irabazle izan zen.

1966an, Margari Sagastibeltza leitzarrarekin ezkondu eta handik urtebetera, Hernanira joan zen bizitzera.
1976ko maiatzean, bere jaioterriak omenaldi bat eskeini zion eta urte bereko abenduan bihotzekoak jota hil zen Iberdueron gidari lanetan zebilela.

(Hain txikitan Gipukoaratzeagatik, eta erabat erroturik zegoelako gehitu dugu zerrenda honetan).

AROZENA, Fausto

(Donostia, 1896 - Donostia, 1980).

Historialari eta idazlea. Bizitza osoan jardun zuen zeregin berean, Gipuzkoako historian aditu bilakatuz. Ikerketa ugari burutu ahal izan zituen Gipuzkoako Diputazioko artxibozain izanik. Lanak: Narraciones folklóricas (1924), Guía de Guipúzcoa (1931, Serapio Muxikarekin batera landua), La casa de los Zumalacárregui (1948), Nuestra pequeña historia (1961), Guipúzcoa en la historia (1964), Paper zaharretan begira, Guda kontu, Urte berri...

ARRESE, Emeterio

(Tolosa, 1869).

Idazle euskalduna. Olerkia eta opera landu zituen.

ARRUTI LARRAGOIEN, Agustin (ikus Pastor Izuela)

ARTOLA, Jose; (Pepe)

(Donostia, 1864).

Idazlea. Praisku bakarrizketarekin Donostiako Lore Jokoetan saria irabazi zuen. Hainbat antzerki lan motz egin zituen.

Artzai Txikia; Jose Manuel

(Altza?).

Altzako Txurdiñenen bizi izan zen bertsolaria. Zuzena eta azkarra bera. Txirritaren oso laguna zen.

ARZAK ALBERDI, Antonio

(Donostia, 1855 - Donostia, 1904).

Idazlea. Maricho (1893), Zerura (1894), Joxe (1897), Sufritzen (1898), Amona (1900) eta beste zenbait lan argitaratu zituen.

Euskal-Erria aldizkariaren zuzendari nekaezina izan zen hogei urtez. Euskaldun-Fedea izeneko antzerki-taldeari hasiera eman zion, eta baita Donostiako Orfeoiari ere (1896). Espainiako Historiako Errege Akademiako eta Frantziako Arkeologia Elkarteko partaide zen. Bestetik Donostiako Udal Liburutegiko zuzendari lanetan ere lan handia egin zuen.

ARZAMENDI LARREA, Julian

(Azpeitia, 1889 - Donostia, 1964).

Lanbidez pilotaria izan zen. 1907an estreinatu zen esku-huska, Eibarko Astelenan. 1909an erremonte eran saiatu eta berehala bilakatu zen denen maisu. 1915ean irabazi zuen erremontean izandako lehenengo txapelketa. Geroago Irigoienekin batera jarraitu zuen erremontelarien maila gorenean. 1922an Kubara egindako pilotari espedizioaren buru izan zen. Batez ere Donostiako Jai-Alai eta Moderno pilotalekuetan aritu zen, eta baita Tolosan, Zarautzen, Bergaran, Bilbon, Iruñean, Logroñon, Madrilen eta Kubako Habanan ere. 1926an kantxatatik erretiratu zen.

Bitan ezkondu zen: Maria Frantziska Lertxundi oriotarrarekin lehendabizi, eta zoritxarrez berehala alargundu ondoren Frantziska Antonia Otaegi Aroztegirekin. Honekin bost zeme-alaba izan zituen.

ASTIASARAN, Maria Bautista

(Usurbil, - ).

Udarregi bertsolariarekin ezkondu eta hiru alaba izan zituzten.

Atano I.a

(Azkoitia -).

Pilotaria, esku huskako eran.

Atano II.a

(Azkoitia -).

Pilotaria, esku huskako eran.

Atano III.a; JUARISTI MENDIZABAL, Mariano

(Azkoitia, 1904 - 2001).

Pilotaria, esku huskako eranaritu zen. Askoren ustetan izandako pilotaririk onena.

Mondragonés handiari txapela kendu zion 1926-27 bitartean (hiru partida jokatu baitziren txapelaren jabea erabakitzeko, Donostia, Eibar eta Bilbon, hirurak irabaziaz).

22 urtez maila izugarria adierazi ondoren Migel Gallastegik kendu zion txapela 1948an. Aurretik beste hainbat txapela lortu zituen Iraeta (1940) Atano VII.a (1942) Askarregi (1944) eta Feliperen aurka (1946), besteak beste. Sake librean izugarria zen.

Atano Luzia; JOARISTI IRURETA, Joan Mari

Azkoitia, 1866 - 1939.

Atano baserrian jaiotako bertsolaria.

Luisa Mendizabal azkoitiarrarekin ezkondu, eta 10 seme-alaba izan zituzten.

Semea txapeldun bertso saila idatzi zuen Atano III.ak Mondragonési Bilbon txapela kendu zionean.

Atano; JOARISTI IRURETA, J ose Mari

Azkoitia, 1858 - 1940.

Atano baserrian jaiotako bertsolaria.

ATXAGA

(Orio).

1901ean Kantauriko azken balea ehizatu zuten bost traineru-buruetako bat, Orbegozo apaiz bertsolariak aipatua.

ATXEGA, Antonio

(Usurbil, - ).

Gipuzkoako Probintziak boterea eman zion Juan Lopez Etxaizekin batera Gaztelako Kondestablearen aurka ekiteko Gipuzkoatik eta Gipuzkoara irten eta sartzen zen itsasoko hamarrenak jaso nahi zituztelako.

AZENARIZ, Orbita

(GIP, 1054-1080)

Gipuzkoako Jaun Nafarroako erregearen ardurapean 1054 eta 1080 bitartean. Nafarroako Antso IV.a Gartzes Peñalengoa hil zutenean, Leon eta Gaztelako Alfontso VI.aren aldeko jarrera hartu zuen.

AZNARETZ, Gartzia

(GIP, ...1025...)

Gipuzkoak izan dituen Jaunen arteko zaharrena. Lehenengotzat ere hartzen dute hainbatek. XI. mendean bizi izan zen. Nafarroako Antso III.a Gartzeiz (Gartzez, Gartzes?) Nagusiak Aralartik kostaldera, Zarautz ingurura bitarteko lurren ardura eman zion. Halaxe agertzen da, besteak beste, Jaka inguruko San Juan de la Peñako monasterioari egindako dohaintza batean (1025).

Gartzia Azenariz, Garcïa Acenariz, Gartzia Aznariz eta Gartzia Aznar aipatua baita ere.

Gaila (Gayla) Anderearekin ezkondu zen, eta Blaskita alaba izan zuen. Bere ondoren, Ipuskoaren jabegoa Orbita Azenarizek (baita Bela Aznarez izendatua ere) jaso zuen.

AZNAREZ, Bela (Ik. AZENARIZ, Orbita)

AZPEITIA GÓMEZ, Juliana (ikus Julene, Tene de Azpeitia, Arritokieta)

AZPEITIA MENDIOROZ, Belen

(Donostia, 1952 - Donostia, 2005).

Atleta kroslaria. Lau aldiz segidan (1972/1975) irabazi zuen Espainiako Kross Txapelketa. Munduko hiru txapelketetan hartu zuen parte. Donotiako Uliako Gimnastikaren Krossean sei aldiz izan zen garaile, eta bost aldiz Elgoibarko Mugerzaren Oroimenekoan.

BARANDIARAN AIERBE, Joxemiel

(Ataun, 1889 - Ataun, 1991).

Arkeologo, folklorista, etnografo, ikertzaile, hizkuntzalari eta apaiza.

BARANDIARAN, Gaizka

(Oñati, 1916 - Azpeitia, 2006).

Jakintsua: poligloto, idazle, ikertzaile eta musikari folklorezalea. Homeroren Iliasena eman zuen euskarara. Gure folklorea dela eta Danzas de Euskalerri idatzi zuen, besteak beste Gipuzkoako Gizon dantza azalduz.

BARANDIARAN, Joseba

(Astigarraga, - Donostia, 1978).

Donostiako San Bartolome kalean hil zuen poliziak 1978ko uztailaren 11ean.

BAROJA eta NESSI, Pio

(Donostia, 1872 - Madril, 1956)

1891 medikuntza ikasketak burutu zituen Valentzian, eta Madrilen doktoratu zen 1894ean. Zestoa egin zuen lan mediku gisa, Madrilen okin, hasi zen lanean. Ateoa.

Ezkertiar eta anarkisekin bat egin zuen hainbat idatzietan. Euskal nazionalismoaren aurka zegoen (Momentum catastrophicum).

1900ean argitaratu zuen lehen liburua: Vidas sombrías. Idaleen inguruan bizi eta asko bidaiatu zuen, liburutegi aipagarria osatuz (Berako Itzean). Politikan ahaleginik egin arren, ez zuen arrakastarik izan. Anarkismotik liberalismorantzeko eboluzioa izan zuen, komunismoa gaitzetsiz, beti izandako antiklerikalismoari eutsiz..

1935ean Real Academia de la Lenguan hartu zuen.

Gerra Zibilean Parisa jo zuen. Atzera Espainian, arteroeskleriosiak jota 1956an hil zen.

Batez ere narrazioa landu bazuen, ensaioa, antzerkia, lirika eta biografian ere aritu zen.

Tierra vasca; La lucha por la vida; El pasado; El mar; La raza; Las ciudades; Agonías de nuestro tiempo; La selva oscura; La judentud perdida; La vida fantástica; Memorias de un hombre de acción; La leyenda de Jaun de Alzate.

Ezaugarriak: nobela irekia, eszeptizismoa, erretorikoaren aurkako, deskripzioan inpresionista, sentzilo eta tempo motzekoa, tono mingotsa, zehaztasuna, dinamismoa, naturaltasuna...

BAROJA, Inacio Ramon

(Oiartzun, 1797 - Donostia, 1874)

Casa Barojaren sortzailea. Osaba Arrieta eta Oiarzabalekin batera, hamabost urte besterik ez zituela, inprenta eta liburudenda antolatu zituen Donostian 1812. urtean. Hurrengo urteko sutea zela eta, Oiartzun aldera jo zuen.

1814ean «Ordenanzas del Consulado de San Sebastián», «Reglamento de la Orden Tercera de San Sebastián», «Aritmética escolar» eta Asteteren «Catecismo» ospetsua. Donostia berreraikitzen hasterakoan San Telmo kalean eta aurrerago Plaza Berrian egokitu zen. Udalak hiriko argitaratzaile izendatu zuen.

Casa Baroja sortu zen «Euskalerria» aldizkaria, eta, ustez, Santomasak.


Basarri; EIZMENDI, Iñaki

(Errezil - Zarautz).

Bertsolari ospetsuenetakoa.

ARG Joanitorenean: 290

BELAUNZARAN ZABALA, Juan Frantzisko (ikus Patxi Bakallo)

BENGOETXEA ALTUNA, Fernando (ikus Pernando Amezketarra)

BENGOETXEA LEKUONA, Jose Antonio (ikus Ardotx)

BENGOETXEA, Joakina Antonia

(Zizurkil, -).

Pello Errotarekin ezkondu zen. Zortzi seme-alaba izan zituzten.

BEOBIDE, Julio

(Zumaia, 1891 - Zumaia, 1969 ).

Eskultore zumaiarra.

BERGARETXE, Domingo

Gatzagako parrokoa. Gatzagari buruzko liburu aipagarria argitaratu zuen.

BERROETA, Sinforiano Marzial

(Ordizia, 1860 - Ordizia).

ORDko industria-gizona, likore fabrika altxatu zuen. Udaletxean alkateorde izan zen 1914-15 urteren inguruan.

BERRONDO, Pedro

(Oiartzun, 1919 - ).

Idazlea.

Bilintx; BIZKARRONDO UREÑA, Indalezio

(Donostia, 1831 - Donostia, 1876).

Bertsolari ospetsuenetakoa. Txikitako istripu bat zela eta, aurpegia desitxuratu zitzaion, eta Indalezio Moko deitzen zioten. Lanbidez harotza zen. Nikolasa Erkizia azkoitiarrarekin ezkondu zen mutilzahartzen ari zela, eta ondoren Antzoki Zaharreko kontserje lanetan aritu zen. Azken karlistadan hiria setiatua zegoela, etxean jazten ari zela karlistek jaurtitako bonba batek hankak hondatu zizkion, eta sei bat hilabetera hil zen.

Maitasun bertsoak izan dira hark utzitako onenak, eta bapateko bertsolaritza baino idatzizkoa landu zuen.

Aipatu beharrekoen artean Juana Bixenta Olabe, Loriak udan, Behin batian Loiolan, Domingo Kanpaña, Triste bizi naiz eta, Zaldi zuriarenak eta abar ditugu.

BIZKARRONDO UREÑA, Indalezio (ikus Bilintx)

Blaskita

(GIP).

Gartzia Enekoitz erregearen iloba. 1065ean Blaskita Gartzia Aznaretz Jauna eta Gaila Anderearen alaba aurkitzen dugu garai hartako Ipuskoan.

DEL ESTAL FERREÑO, Gladys

(Caracas, - Tutera, 1979)

Ekologista. Ideia garbi eta sakoneko ekintzaile nekaezina. Gaztetxoekin elkarlanean oso saiatua. Guardia Zibilak atzetik eta hotzean eraila. Donostiako Egiako parkeak izen ofizial gain berea ere badarama.

(Kasu honetan donostiartzat hartzen dugu Gladys, bere familia Gerra Zibilaren garaian Amerikara herbesteratu beharrean aurkitu baitzen eta bera ume zela atzera Euskal Herriratu).

EIZMENDI, Iñaki (ikus Basarri)

Elgoibarko Txikito

Erremonte eran espezialdutako pilotaria.

ELIZEGI, Mikela

(Asteasu).

Pello Errotaren alaba. Berari esker jasoa da honek Udarregi hil berriari botatako hamar puntuko agurra.

ELIZEGI, Pedro Jose (ikus Pello Errota).

ELOLA-OLASO, Agustin (Zakarra)

ELOSEGI IRAZUSTA, Jesus Ramon

(Tolosa, 1907).

Zenbait euskal aldizkari eta egunkaritan idatzi zuen (Argia, El día...). Euskaltzaindiko kide izan zen.

Eperra; MITXELENA, Manuel Jose

(Oiartzun, 1825 - 1906).

Oiartzungo Aiendola baserrian jaiotako bertsolaria. Azken karlistadan parte hartu omen zuen liberalen alde edo, eta Amerikan igaro behar izan zituen urte batzuk. Gipuzkoaratuta, berriz ere, Pello Errota eta beste hainbatekin aritu zen.

Errekalde Zaharra; OTAÑO, Pedro

(Zizurkil).

Jose Bernardo Otañoren aita eta Pedro Mari Otañoren osaba.

Bere bertso gutxi jaso izan dira.

ERROIZENA, Jose Joakin (ikus Txabalategi)

ESSERY ARRUTI, Mikel

(Zarautz - Marib, Yemen, 2007).

Irakasle eta bidaiaria.

Sabako Erreginaren Jauregiaren inguruan eraila, Al Qaedaren inguruko erasotzaile suizida baten esku, Maddi Alvarez eta beste zenbait lagunekin batera.

Estrada; LETE ARRIZABALAGA, Jose Mari

(Azkoitia, 1867 - 1912).

Estrada baserrian jaiotako bertsolaria.

Kintuen bizitzari, Organo berriari, Ama Birjina Urrategikoari, Azkoitiko Mariaren Alabei... bertso sailak aipatu behar dira bere lan ugariren artean.

ARG Joanitorenean: 279

ETXAIDE ITHARTE, Jon

(Donostia, 1920 - ).

Euskal idazlea. Genero askotariko lanak egin zituen: itzulpenak, antzerkia, eleberria, biografia... Obren artean: Joanak joan, Gorrotoa lege... aipa daitezke. Euskaltzain urgazle izendatu zuten.

ETXEBERRIA, Jose Inazio

(Amezketa, - ).

Artzaia. 1885. urtean Hernaniko Santa Barbarako gotorlekuaren inguruan hil zuen Diostegi soldaduak.

Etxeberritxo; ZUBIZARRETA

(Azkoitia, 1855 - 1905).

Etxeberritxo baserrian jaioa. Gutxi aritu zen bapatekoan. Bertso-paperak, berriz, ugari saldu zituen.

Azpeitiko urkamendiaren gainean jarritakoak aipamena merezi dute (6000 bat ale saldu omen zituen), Santa Jenobebaren bizitza, San Inazio Loiolakuari, Bere bizimoduari, Urkiolako San Antoniori eta San Migelen milagruaz gain.

ETXEBESTE HERRERO, Unai

(Donostia, 1990 - Donostia, 2005).

Giza maila itzeleko gaztea. Eragin baikor izugarria eragiten du gaur egun ere ingurukoen artean. Futbolean aparta: Herrerako Sportigen, Realean eta Euskal Erkidego Autonomoko selekzioan.

Exkela

(Orio, -).

Bertso-paper saltzailea. Herriz-herri kantari eta salduz aritzen zen. Oso ahots onekoa ez izan arren batetik bestera moldatzen zen.

FERNANDEZ-BERRIDI, Fernando

(Donostia, - Donostia, 2007).

Futbolaria; Real Sociedad, Real Madrid eta Osasunan aritutakoa. Dantzari ere ibili zen.

GARATE, Juanito; Maltzeta

( - 2006).

Trikitilaria.

GARATE, Lorenzo

(Azkoitia, 1866 - 1915).

Basurdearen bertsoak aipatzeko modukoak ditu.

GARCIA, Diego

(Azkoitia - Azpeitia).

Ibilbide luzetako atleta. Maratoi eta maratoi-erdikotan espezialdutakoa.

GARIBAI ZAMALLOA, Esteban

(Arrasate).

Errege Idazkaria.

Compendio Historial de España idatzi zuen, besteak beste.

GARMENDIA, Juan; Zeleta

(Lasarte, 1898 - ).

Euskara bere kasa landu zuen. Antzerki lanak idatzi zituen, Isiltasun madarikatua, Patxi Kirten, besteak beste. Euskaltzain urgazlea izan zen. Soraluze eta Donostian bizi izan zen, eta azken honetan liburudenda zabaldu zuen.

Gaztelu Gorri; URKIA ZALDUA, Joan Bautista

(Usurbil-Aginaga - Donostia).

Gaztelu baserrikoa. Kaskagorria zen.

Garaiko bertsolari onenekin aritu zen, herriz herri. Eta epaile ere izan zen Donostian. Donostian bertan bizi izan zen zenbait urtetan

Gaztelu; URKIA PORTU, Juan Bautista

(Usurbil, 1880 - 1934).

Gaztelu baserrian jaiotako bertsolaria zen, Gaztelu Gorri bertsolariaren iloba. Garaiko bertsolariekin aritutakoa zen (Pello Errota, Txirrita, Oilloki, Olegario, Errikotxia, Itxaspe ...).

GOENAGA, Angel

(Zegama, 1915 - ).

Euskal idazlea.

GOENAGA, Iñaki

(Azpeitia, 1905 - ).

Euskal idazlea.

GOIKOETXEA I.a

Pilotari erremontelaria.

GOIKOETXEA II.a

Pilotari erremontelaria.

GONZALEZ ETA GARCIA Mariano Eusebio (ikus Luis Mariano)

GONZALEZ URRUTIKOETXEA (ikus Urruti)

GOROSABEL, Pablo

(Tolosa, 1803 - Donostia, 1868).

Historialari, legegizon eta artxiberoa. Ikerketa lan interesgarri ugari egin zituen.

Horien artean: Bosquejo de las antigüedades de Tolosa, (1853); Diccionario histórico-geográfico-descriptivo de los pueblos, valles, partidos, alcaldías y uniones de Guipúzcoa (1862); Memoria sobre las guerras y tratados de Guipúzcoa con Inglaterra (1865) eta Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa. Tolosako alkate, Probintziako diputatu (1834), Korregidore (1835-40) eta artxibero (1858) izan zen.

HUARTE, Antonio

(Oiartzun).

Oiartzungo harakina Kaskazuriren garaian. Oiloak Pottettaren etxolan izaten zituen.

IBAR, Jose Manuel (ikus Urtain)

IMAZ ETXEBERRIA, Fermin

(1879 - 1929).

Bertsolaria.

IMAZ GARAIALDE, Manuel Antonio (ikus Altzoko Imaz)

IÑURRATEGI, Felix

(Aretxabaleta - Gashenbrun).

Mendizalea

IPARRAGIRRE, Jose Mari

(Urretxu, 1820 - Ezkio, 1881).

Gaztetako ibilbidea Zerain, Gasteiz eta Madrildik pasa zen. Karlistada sortzerakoan Gipuzkoaratu eta karlisten gudarostean gehitu zen. Bergarako Besarkadaren ondoren Frantzira alde egin zuen. Gitarraz kantari, Suitza, Alemania, Italia eta Portugalgo herbeste aldi gogorra sufritu zuen. Herriratu ondoren Uruguay eta Argentina aldera jo zuen, eta 23 berta egin ondoren Gipuzkoara, ostera. Ezkioko Zozobarron hil zen.

Bere lan ospetsuenak: Gernikako Arbola, Ume eder det, Hara nun diran, Gitarra zahartxo bat, Ezkongaietan, Gazte gaztetandikan, Biba Euskera.

IRAOLA ARRIETA, Pako

(Zegama, 1935 - Zumaia, 2006).

Langile nekaezina. Irakaskuntzan (lanbide profesionaleko ikasleekin) nahiz tailerrean (zilindro hidraulikoen egile) arrakasta etiko ikaragarria izandakoa. Arantzazuko kanpandorreko gurutzea egin zuen.

IRIONDO, Lurdes

(Donostia, 1937 - Donostia, 2005).

Abeslari eta idazle. Ez Dok Amairu taldeko kide. Hainbat disko grabatu zituen: Maria Lourdes Iriondo (1967), Kanta zaharrak (1968), Aur kantak (1969), Lourdes Iriondo-Xabier Lete (1969), Lourdes Iriondo (1969), Lurdes Iriondo (1974), Lurdes Iriondo-Xabier Lete (1976).

Idazle gisa, haur eta gazte literaturari dagokionean Martin arotza eta Jaun deabrua. Sendagile maltzurra (1973), Asto baten malura (1975), Buruntza azpian (1975) eta narrazioa dela eta Hego-haizearen ipuinak (1973), Lotara joateko ipuinak (1983) idatzi zituen.

ISASAGAkoa, Lope

(Itsasondo ? XVI. m.)

Aragoiko Fernando Faltsarioak Marokori buruzko gaiak portugaldarrekin negoziatzeko ardura eman zion, eta, batez ere, Agadir edo Santa Cruz de Mar Pequeñari buruzkoa. Sevillako Kontratazio Etxeko Faktorea izan zen.

ISASTI, Lope Martinez

Compendio Historial de Guipúzcoa idatzi zuen 1625ean. 1850ean ikusi zuen argia.

ITURRIAGA, Agustin Paskual

( - Hernani, 1851).

Hainbat idazlan argitaratu zituen.

Pedagogoa ere bazen, eta bere anaia eta Manuel Larrarterekin batera eskola sortu zuen Hernanin.

Saninazioren martxa ereserkiaren hitzak idatzi zituen.

ITURZAETA AGIRRE, Frantzisko Mari; Elizalde

(Azpeitia, 1872 - 1948).

Elizalde baserrian jaiotako bertsolaria, nahiz gero Odriako Gorostietara joan zen familia osoa. Preso ere izan zen, bere aita karlistei armak pasatzen zebilelako, baina alde egin eta errefuxiatu bezala bizi behar izan zuen bolada batez.

Uztapideren lehengusua zen. Ahotik ahora baino paperetan zabaldu zituen bertsoak, asko gainera.

Lan aipagarrienak: San Inazio Loiolakuaren bizitza, Gosetea, Nekazarien kezkak, Urrestillako mixiuak eta Loiolatxon.

ITURZAETA AGIRRE, Inazio

(Azpeitia).

Bilboko Atxuri geltokiko kontratista izan zen.

ITURZAETA, Tomas

Frantzisko Mari Iturzaeta bertsolariaren semea. Berak aitaren bertsoak kantatzeari esker gorde izan dira haren hainbat sail. Anbrosio Zatarainek itzuli zituen paperera.

 IZETAkoa, Fernando

(Zumaia, XV. m.)

Bere itsasontziaz erregeen esanetara jarri zen eta Juan II.ak Zumaiako probestutza eman zion bizirako. Herria kexu, auzia bost urteko txandaketarekin erabaki zen (Izeta - herriak izendatutakoa).

IZETAkoa, Lope Fernandez

(Zumaia, XV-XVI. m.k)

Bere itsasontziez Errege Katolikoen esanetara jarri zen. Fernando Izetakoaren semea.

IZETAkoa, Pedro Fernandez

(Zumaia, XV-XVI. m.k)

Bere itsasontziez Errege Katolikoen esanetara jarri zen. Lope Fernandez Izetakoaren semea.

Jose Txiki; ARANBURU, Jose

(Usurbil, -).

Herriko organista. Udarregiri lagundu zion honek kantatutako bertsoak papereratzen.

JUARISTI (ikus Atano III.a)

JUARISTI MENDIZABAL, Mariano (ikus ATANO III.a)

Julene, Tene de Azpeitia, Arritokieta; AZPEITIA GÓMEZ, Juliana

(Zumaia, 1888 - Bilbo, 1980).

Idazle euskalduna.

Irakurri, matte (1932) liburua argitaratu zuen lehenik, eta handik aurrera sari ugari jaso eta beste hainbat lan idatzi zituen: Euli baten edestia, Osasuna, merketza ta yanaritza, Goizeko izarra, Auntza Baratzan, Umien Adizkidea, Amandriaren altzoan (100 ipuinen bilduma). Irakasle lanetan aritu zen.

Kaskazuri; URBIETA, Jose Joakin

(Oiartzun, 1873 - 1932).

Zurko baserrikoa. Hargina. Parrandazalea.

Kaskazurik bere buruari jarriak, Pottetta eta Sastarretik hasita aipatu behar ditugu bere bertso ezagunenen artean

KIJERA, Iñaki

(Donostia, - Donostia, ).

Ikaslea. Ijentea kalean erail zuen poliziak.

Kortazar; ELORZA ARRIETA, Joan

(Azkoitia, 1838 - 1900).

Kortazar baserriko bertsolaria. Bapateko bertsolaritza landu zuen urte askoan.

Larraburu; OTAMENDI OLASKOAGA, Migel Antonio

(Oiartzun, 1829 - 1867).

Ugaldetxoko Larraburu baserrian bizitako bertsolaria. Indar handiko itzaia zen. Xenpelar, Ardotx eta hainbatekin aritu zen. Hiltzera zihoala ere lau bertso kantatu zituen.

LEGAZPI, Migel Lopez

(Zumarraga, 1503? - Manila, Filipinak, 1572).

LEGORBURU ARREGI, Marisol

(Ordizia, 1963- Ordizia, 1995 ).

Margolaria. Ordiziko hilerriko kaperako freskoak landu zituen. Bere obren artean zehaztasun handiko koadroak mardotu zituen.

LEGORBURU OROBENGOA, Jose Ramon

(Eskoriatza-Mazmela, 1855- Leintz-Gatzaga).

Gatzagako Alkate izana. 1914-1915. urteen inguruan.

LEKUONA REZOLA, Manuel Frantzisko (ikus URTXALLE)

Lexo; SARASOLA AZKUE, Juan Jose

(Lezo, 1897 - Donostia, 1950).

Donostian aritu zen kalegarbitzaile. Antigua auzoan bizi izan zen. Bederatzi seme-alaba izan zituen. Bertsoa besterik ez buruan, baina idatzikoa landu zuen batik bat, eztarri onik ez izatearren, eta Besamotzari ematen zizkion bertso-paperak saldu zitzan. Hala ere 1935eko Bertso Txapelketan pate hartzera animatu zen. Aurten mudantza berria eta bere burua 9 puntukoan erakusten dituenak aipatu behar ditugu.

LOIDI

(Orio).

1901ean Kantauriko azken balea ehizatu zuten bost traineru-buruetako bat, Orbegozo apaiz bertsolariak aipatua.

LOPEZ MENDIZABAL, Ixaka

( - Tolosa, 1977).

Euskalzale amorratua. Idazlea. Xabiertxo liburua idatzi zuen haurren irakaskuntzarako. Euskaltzaindiaren eta Euskalzaleen Biltzarraren sorreran parte hartu zuen. EAJko kide izan zen. Gerra garaian Argentinara herbesteratu zen. Buenos Airesen Ekin argitaletxea sortu zuen. 1965ean Euskal Herriratu zen berriz ere.

Luis Mariano; GONZALEZ ETA GARCIA, Mariano Eusebio

(Irun, 1914 - Paris, 1970).

Mundu mailako abeslari tenorea. Filma dezentetan hartu zuen parte.

Arrangoitzen eman zioten lurra.

LUJANBIO ZABALETA, Nikolas

(Hernani).

Soldaduska egin ondoren Amerikara joan zen. Handik bertsoak bidali izan zituen beste zenbait bertsolariren antzera.

LUJANBIO, Jose Manuel (ikus Txirrita)

MANTEROLA

(Orio).

1901ean Kantauriko azken balea ehizatu zuten bost traineru-buruetako bat, Orbegozo apaiz bertsolariak aipatua.

MARTIARENA, Aszensio

(GIP, 1883).

Margolari gipuzkoarraren jaiotza. Madril eta Parisen ikasia, euskal artisten erakundearen sorreran parte hartu zuen (1911). 1915ean Madrilen San Fernando Akademiako kide izendatu zuten. Sormen lanak, erakusketak, irakaskuntza eta Pariserako bidaiak konbinatu zituen.

MENDIBURU, Remigio

(Hondarribia, 1931 - Bartzelona, 1990).

Eskultore aparta.

MENDIZABAL, Eustakio (ikus Txikia)

MENDIZABAL, Luisa

(Azkoitia).

Joan Mari Joaristi Irureta Atano Luzia bertsolariaren emaztea. Hamar seme-alaba izan zituzten, tartean pilotari famatuak, Atano III.a, besteak beste.

MITXELENA, Manuel Jose (ikus Eperra)

Moja alfereza (ikus ERAUSOko Katalina)

Mondragonés; AZKARATE, Juan Bautista

Esku huskako pilotari aparta. Txapeldun izan zen Atano III.ak 1926an irabazi zion arte. Izugarrizko pegada zuen.

MUJIKA; Musti

(Urretxu).

Errealeko jokalaria.

Istripu baten ondoriozko koma luze baten ondoren hil zen.

MUNIBE, Frantzisko Xabier

Peñafloridako Kondea.

Muno; SORALUZE AZKARATE, Jose Manuel

(Azkoitia, 1840 -1913).

Korta baserrian jaio eta Munora ezkondua.

OLAIZOLA, Manuel

(Orio).

1901ean Kantauriko azken balea ehizatu zuten bost traineru-buruetako bat, Orbegozo apaiz bertsolariak aipatua.

OLLOKI, Manuel

(Usurbil).

Artikula Txiki baserriko bertsolaria. Udarrekgirekin aritu zen zenbaitetan, hau Artikula Haundin bizi izan baitzen.

ORBEGOZO

(Orio, - ).

Orioko apaiza bertsolaria. Bereak dira gure inguruan ehizatutako azken baleari buruzko bertso saila, 1901ean: Bertso berriak Orioko baleari jarriak.

Orixe; ORMAETXEA, Nikolas

(Orexa).

Lehen mailako idazlea. Euskaldunak olerki bilduma argitaratu zuen.

ORKAIZTEGI, Patrizio Antonio

-Tolosa, 1924.

Idazlea. Tolosan hil zen 1924.11.07an.

ORMAETXEA, Alberto

Realeko jokalari eta entrenatzailea. Bere eskutik lortu zituen Realak dituen bi Espainiako Ligak eta Superliga.

ORMAETXEA, Nikolas (ikus Orixe)

OTAEGI AROZTEGI, Frantziska Antonia

(Beizama, 1899 - Donostia, 1979).

Orue baserrian jaiotako etxekoandre langile eta fina. Julian Arzamendi Larrea erremontelari txapeldunarekin ezkondu zen, eta bost seme-alaba izan zituzten.

OTAEGI, Anjel

(Azpeitia - . 1975).

Nuarbetarra Francoren diktadurapeko azken afusilatua, Txiki eta FRAPeko beste hiru militanteekin batera.

OTALORA, Juan de

(Aretxabaleta, XVI. m.).

Aozarazakoa, Errege Faltsarioaren eta bere Erret Ganberako Zerbitzari izan zen. Hiru aldareko San Migelen kapera eraiki zuen bere herrian. Erregeak erabilitako ezpata oparitu zion.

OTAMENDI OLASKOAGA, Migel Antonio (ikus Larraburu)

OTAÑO, Jose Bernardo

(Zizurkil, 1842 - 1912).

Azpeitiko sariketan eta Elizondoko 1879ko Euskal Festetan parte hartu zuen Pello Errotarekin batera (larogeina duro jasota ietxeratu ziren). (Argazkian ezkerrean Pello Errotarekin).

OTAÑO, Pedro Mari

(Zizurkil, 1857 - Rosario, Santa Fe, Argentina, 1910).

Errekalde baserrian jaiotako bertsolaria. Gaztetan Donostiako Amarara jo zuen. Hiru aldiz egin zuen Amerikarako joan-etorria. Ehunka lagun joan zitzaizkion agurtzera Pasaiako portura. Berak Euskal Herrian eman nahi bazuen azken arnasa, artzain lanetan hil zen Argentinan. Oso ezagunak dira herrimina adierazten duten bertsoak.

Idatzizko bertsoak eman zituen, batez ere (Amerikara nua, Lagundurikan danoi, Osaba-ilobak agurtzean, Limosnatxo bat, Txepetxarenak, Zazpiak bat, Oroitzatxoak, Ama Euskera, Donostian usoa, Amerikako Panpetan...).

OTEIZA, Jorge

(Orio).

Eskultore, folosofo, idazle handia. Quosque tandem! idatziz gain, Arantzazuko apostoluak eta Ama Birjina, Donostiako Eraikin hutsa... egin zituen.

Otsolarre; SORALUZE AZKARATE, Diego

(Azkoitia, 1846 - 1917).

Korta baserrian jaio eta Otsolarrera ezkondua.

OTXOA, Eugenio

(Lezo, - Madril, 1872).

Idazlea. Hainbat idazle frantziarren lanak itzuli zituen (Hugo, Dumas, Lamartine...). Catálogo razonado de los manuscritos existentes en la Biblioteca Nacional de París egokitu zuen Espainiako erregeren aginduz.

Pastor Izuela; ARRUTI LARRAGOIEN, Agustin

Aia, 1780.

Artzain eta ganadu tratantea. Bertso paperak salduz aritu zen dirua egin eta artaldea berriro erosteko (hotzak hil baitzizkion denak). Oso bertsolari habila. Bere ateraldi eta xelebrekeria ugari iritsi zaizkigu.

Patxi Bakallo; BELAUNZARAN ZABALA, Juan Frantzisko

(Errenteria, 1832 -1898).

Hernanira ezkondu zen (Osinaga bailarako Oihanabarren baserrira), 24 urte zituela. Bigarren karlistada garaian familiarekin Amerika aldera jo zuen Xenpelar eta Txirritaren maila lortzen ari zen bertsolari handi hone.

Patxi-Txiki

(Azkoitia, 1859 - 1931)

Pilotaria. Esku huska aritu zen Euskal Herriko hainbat eta hainbat pilotalekutan. Herrikoen artean ezagutzen den aspaldikoenetakoa.

Pello Errota; ELIZEGI, Pedro Jose

(Asteasu, 1840 - Asteasu, 1919).

Goikoerrotan jaioa. Joakina Antonia Bengoetxea zizurkildarrarekin ezkondu eta zortzi seme-alaba izan zituzten. Bertsoa zuen lanbide. Alde guztietan eta denekin ibili zen. Ahoz aho nahiz paperean, festa nahiz txapelketa edo desafioak... Bertsolari bizia, dinamikoa oso. Azpeitiko Euskal Festetako txapela irabazi zuen, bestealk beste. Argentinara ere gonbidatu zuten bertako euskaldunak alaitzera.

Pernando Amezketarra; BENGOETXEA ALTUNA, Fernando

(Amezketa, 1764 - 1823).

Nekazari, artzain eta bertsolaria.

Lehenengo bertsolari ezaguna da. Xelebrekeriak direla eta mito bilakatu zaigu. Okaran ugari jan ondoren ura edan eta ondoezik hil zen.

PETRIRENA, Juan Frantzisko (ikus Xenpelar)

Pottetta

(Oiartzun).

Oiartzungo etxola baten jabe. Bertan Huarte harakinaren oiloak zaintzen zituen. Sagardozale amoratua nonbait eta oilo jaleek neurria hartu omen zioten Kaskazuriren esanetan. Joan eta Pello Zabaleta bertsolarien osaba zen.

SAGARZAZU UNANUE, Xabier Maria

(Azkoitia, 1963.09.01 - A Coruña, 1987)

Donostiako Real Sociedadeko futbol jokalaria. Atzelaria eskuin aldetik.

Lau denboraldi bete zituen.1983/87 bitartean (6., 7., 7. eta 8. geratuz).

Izugarri garbi eta noblea izan zen, benetan atipikoa. Ez da beste honelakorik ezagutu. Atzelaria izanik, hona ondokoa:

1983/84: 29 partidatan 3 txartel hori.

1984/85: 23tan txartelik ez.

1985/86: 27tan txartelik ez.

1986/87: 38tan 2 txartel hori besterik ez.

A Coruñako Deportivok fitxatu zuen, eta denboraldia hasi aurretik bihotzekoak emanda joan zitzaigun.

Saiburu; LUJANBIO ZABALETA, Juan Jose

(Hernani, 1874 - Errenteria, 1954).

Latze bailarakoa. Txirritaren lehengusua, hau bezala Errenterira joana, Saiburu edo Sareaburu baserrira.

SALEGI, Mikel

Añorgan hil zuten kontrol batean Estatuko Segurtasun Indarrek.

SALSAMENDI

Erremonte eran aditutako pilotaria.

Santa Kruz apaiza; SANTA KRUZ LOIDI, Manuel

(Elduain - Kolonbia).

Azken karlistadan parte hartu zuen

SANTA KRUZ, Pedro

(Andoain, 1839 - Hernani, 1905).

Antzizu baserrian jaio zen. Behin 27 urterekin ezkondu Adunako Pagaken bizi zen maizter, eta inguruko bertsolari denekin aritu zen lagunartean, sagardotegitan, Karidadeko bentan... hala nola, Pello Errota, Zakarra, Otañotarrak eta abarrekin. Baina mutilzaharren bertso batzuk jartzeagatik, basrriko nagusia halaxe izanda, bertatik alde egin behar izan zuen, berriz ere bertsolari inguru batera, Hernaniko Ereñozura, Alkatxuinera.

SANTESTEBAN, Jose Juan

Musikari maisuba.

Oriamendi ereserkia asmatu zuen.

SARASOLA, Gurutz; Lotsati

( - Donostia, 1936).

Euskal olerkaria.

SARRIEGI, Raimundo

(Donostia, 1840 - Donostia, 1913).

Musikari ospetsua. Egungo Donostiako ereserkiaren nahiz danborradako piezen egilea (Tatiago, Diana, Iriyarena, Erretreta...). Hauekin batera beste obra ugari sortu zituen. Horietako zenbait inauteri garaian konpartsek erabil zitzaten. Zarzuelarik ere idatzi zuen: Petra sardin saltzailea. Udal Musika Eskoletako solfeo irakasle Donostiako Orfeoia sortu eta zuzendu zuen.

SEIN

Realeko jokalaria, istripuz hil zen, Azpirozko maldatik behera.

Sokin; ODRIOZOLA, Jose Inazio

(Azkoitia, 1832 - Azkoitia, 1912).

Sokin baserrian jaio eta hil egin zen.

SOROA LASA, Martzelino
(Donostia, 1848 - 1902)

Apirilaren 27an Puyuelo kalean (egungo Fermín Calbeton) jaio, eta San Bizenten bataiatua.

Valladoliden ikasi eta legegizon egin zen. Hala ere, Donostira itzuli eta gimnasia irakatsi zuen udal Gimnasioan Municipal (Garibai kalean).

Saboiako Amadeok Espainiako erregetzaz jabetzerakoan bertso batzuk atera omen zitun haren aurka. Jazartua, Lapurdira alde egin behar izan zuen. Azken karlistadan erbesteratutako beste zenbaitekin El Trueno elkartea osatu zuen. Bertan Irutxulotar ohituren zartzuela antolatu zuen: Iriyarena.

Gerra ostean berriz ere Donostiara. 1978an estreinatu zen Antzoki Zaharrean.
Oso osorik euskeraz antolatutako komeriak: Gabon (1880), Anton Kaiku (1882), ¡Au Ostatuba! (1884). Eta hauen ondoren:

¡Lapurrak, lapurrak! (1884), Alkate berriya (1885), Barrenen arra (1886), Urrutiko intxaurrak (1886), Gorgonioren estuasunak edo boltsa galdu (1888), ¡Abek istillubak! (1894), Ezer ez ta festa (1899), Bañan ¿Zein naiz ni? (1907)...
Euskal antzerkiaz gain, beste hainbat lan sortu zituen euskaraz erdaraz, garaiko egunkari eta paperetan.
Soroa 1902ko uztailaren 20an hil zen.

Telleri-Txiki; BERRA, Jose Mari

(Errenteria, 1875 - 1944).

Telleri-Txiki baserrikoa, eta Txirrita, Saiburu eta Txintxuaren auzoko.

Bapateko bertsogintzan nabarmendu zen.

Txabalategi; ERROIZENA, Jose Joakin

(Hernani, XVIII-XIX. mende bitartea)

Pernando Amezketarra, Pastor Izuela eta hauen garaiko hainbat bertsolari ospetsuekin aritu zen.

Ustekabean irentsitako tristal batek eraman zuen.

Txapel; EIZMENDI, Eusebio

(Errezil, 1893 - Azpeitia, 1969).

Bertsolari errezildarra izan arren gero Azpeitin bizi izan zen Zepai baserrian. Zestugina zen.

Bertsogintzan estu heltzen zion gaiari, betelan gutxiz. Gehienetan Zepai lagunminarekin aritu zen, herririk herri.

Donostiako Bertsolari Egunetan parte hartu zuen 1935 eta 1936an. Bertsolari izateagatik gartzela ere ezagutu zuen.

ARG Joanitorenean: 286-287

Txintxua; IÑARRA, Jose Inazio

(Oiartzun, 1874 - Errenteria, 1912).

Errenteriko Tobar baserrian bizi izandako bertsolaria. Bapatekoak nahizbertso-paperak landu zituen. 1906ko Donostiako Euskal Jaietako saioan izan zen Pello Errota, Gaztelu eta Ollokirekin, besteak beste.

Aipatzekoak dira Errenteriko Papelerako neskatx langileei jarritako bertsoak.

Txirrita; LUJANBIO RETEGI, Jose Manuel

(Hernani, 1860 - Goizueta, 1936).

Ereñozu bailarako Latze baserrian jaio eta Errenteriko Txirrita baserrira bizitzera joana. Hargin ibili zen, amorrazioz ez aritu arren.Berez bertsoa zuen lana. Alde guztietan, denekin, umorez, ironiaz... 150 kiloko mutilzahar parrandazalea zen, sagardotegi giroan egoki txertatutakoa. Bertso ugari sortu zituen, ahoz ahokoak nahiz paperean jarriak. Azken urteak Altzako Gazteluenen igaro zituen. Bertsotara joan zein behin Goizuetara, eta bertan izandako buruko atakeak eraman zuen.

Bertso onenetarikoak: Neska zahar bat tentatzen, Hil da Canovas, Albaiteruen sala, Pello Errotarekin alkandora kontuan, Proporzio bat, Nere andreari, Zuk hil zenuen artzaia, Ijito jende hoienak, Orain bi mila urte inguru, Nagusia eta maizterra, Mundu hontako bizimodua...

Donostiako Kursaal antzokian parte hartu zuen 1935eko San Sebastian egunean, eta baita hurrengo urteko Bertso Egunean Viktoria Eugenia antzokian. 1936an bertan Errenterian omenaldia egin zioten martxoaren 12an.

TXURRUKA, Kosme Damian

(Mutriku, 1761 - Trafalgar, 1805)

Militar eta geografoa. Gaztelako Itsas Armadan sartu zen. Lehen gatazka Gibraltarren izan zuen 1782an. 1788rako teniente izendatu zuten. Magallaesen itsasarterako espedizioan hartu zuen parte, astronomia eta geografia arloren ardurarekin.Amerikako itsas atlasa osatzeko asmoz hainbat mapa eta planoz gain liburu interesgarriak ekoitzi zituen (Carta esférica de las Antillas y la particularidad geométrica de Puerto Rico). Armadan berriz ere, Trafalgargo itsas gatazkan borrokatu zen San Juan Nepomuceno untziaren buru, eta bertan hil zen, adoretsu.

Udarregi; ALKAIN IRURETAGOIENA, Juan Jose

(Aia, 1829 - Usurbil, 1895).

Oso gazte zela joan zen Usurbil aldeko Udarregi baserrira. Maria Astiasaranekin ezkondu eta hiru alaba izan zituzten. Gero Artikula Haundira aldatu ziren. Nekazari zen.

Artikula Txikiko Manuel Olloki ere bertsolari zuen. Herriz herri ibili zen bertsotan, eta aipatzekoa da Donostiako Santomasetan eta beste zenbait Euskal Jaietan. Usurbilgo organistak laagunduta pertso-paperak atera zituen.

Bertso entzutetsuenetakoak: Azpeitiko premioaren ondorengoak, Kontzejura etorri naiz, Bapateko beste zenbait bertso, Pelota partiduaren bertsoak, Larre-behienak, Santa Agedarenak, Igeldoko mixioa, Asto demaren bertsoak, Ama Birjiñetarako, Obrero Katolikoen Peregrinazioa, Familia bateko sesioa.

URANGA

(Orio).

1901ean Kantauriko azken balea ehizatu zuten bost traineru-buruetako bat, Orbegozo apaiz bertsolariak aipatua.

URBIETA, Antonio

(Oiartzun, 1883 - 1955).

Argentinan 16 urte egin zituen. Handik Kaskazuri anaiari bertso ederrak bidali izan zizkion, Nere sentimentua besteak beste.

Urkiolegi; LIZARRALDE ROTETA, Jose Manuel

(Azkoitia, 1872 - 1936).

Iraolatza-torre baserrian jaiotako bertsolaria. Urkiolegi baserrira ezkontzerakoan honen izenarekin geratu zen. Bere bertso sail gehienak baserritarren eta lagileen egoerari buruzkoak izan ziren. Aipatzekoa da Azkoitiko langileen huelga saila (1920).

Urruti; GONZALEZ URRUTIKOETXEA

(Donostia - Bartzelona ingurua).

Rea Sociedad eta Barcelona F.C.-eko jokalaria. Espainiako selekzioarekin nazioarteko atezaina.

Urtain; IBAR, Jose Manuel

(Zestoa-Arroa - Madril).

Harrijasotzaile eta boxeolaria.

Urtxalle; LEKUONA REZOLA, Manuel Frantzisko

(Oiartzun, 1828 - 1901).

Oso pilotari ona, bertsolaria eta baita kitarra jotzailea ere. Berari zor dizkiogu Agur jaunak eta Maitia, nahi badezu ezagunak.

UZKUDUN

(Azpeitia).

Boxeolaria. Oiartzunen zela bere herrikide Zepaik bertsoa bota zion.

Uztapide; OLAIZOLA

(Zestoa - Oiartzun).

Donostiako Cervezas El León garagardotegian egin zuen lan Zepai lagunarekin batera.

Uztarri; SEGUROLA OTAEGI, Jose Mari

(Azpeitia- Urrestilla, 1841 - 1899).

Uztargilea zen. Gero Azpeitian bertan taberna jarri zuen (Bar Ustarri).

Bizkaiko txerriari bertso sail famatua sortu zuen.

Xenpelar; PETRIRENA BERRONDO, Juan Frantzisko

(Errenteria, 1835 - 1869).

Lehen mailako bertsolaria: Aizak hi mutil mañontzi, Pasaiako herritik, Iparragirre abila dela, Betroiarenak, Ia guriak egin du...

Senpelarre baserrian jaio, Egurrolan hazi, eta Maria Josefa Retegirekin ezkonduz Errenterira jo zuen, hiru alaba izanik. Fabrika handian oihalak egitea zuen lanbide. Baztanga gaisotasunak eraman zuen.

ZABALETA, Joan (Joanito)

(Errenteria, 1894 - 1950).

Artikutzako Elama baserrian bizi izan zen, nahiz gerora berriz ere Errenteriara itzuli.

Bertso zahar eta berri asko argitaratu zituen, Pello anaiarekin batera Bertsolariya aldizkarian.

ZABALETA, Pello

(Errenteria, 1896 - 1967).

Artikutzako Elama baserrian bizi izan zen, nahiz gerora berriz ere Errenteriara itzuli.

Bertso zahar eta berri asko argitaratu zituen, Joanito anaiarekin batera Bertsolariya aldizkarian.

Zakarra; ELOLA-OLASO, Agustin

(Asteasu, 1816 - 1886).

Esnarritza baserrikoa. Bertsolari ospetsua, etorri onekoa, nahiz ahotsik ez zuen kantatzeko, gerra garaian preso izan eta kalabozoan sekulako katarroa hartuta baitzegoen. Pipa ere hartzen zuen. Izugarri itsusia omen zen. Pello Errotak asko disfrutatzen zuen berarekin kantatzen.

ZALDIBIA, Juan Martinez

(Tolosa).

Batxilerra izan zen.

Suma de las cosas Cantábricas y Guipuzcoanas liburua idatzi zuen.

ZAPIRAIN, Joan Kruz

(Errenteria, 1867 - 1934).

Bordaxahar baserrian jaioa.

Aipatu beharrekoa dira Santa Genobebarenak, Ai gure antxineko guraso nobliak, Azkeneko gaba eta Gure Euskera bertso sailak.

ZAPIRAIN, Jose

(Donostia, - ).

Pello Errotaren garaian bertsolariei gaiak eta puntuak jartzen aritu zen, eta Euskal Erria aldizkarian idatzi zuen, 1911. urtearen inguruan.

ZAPIRAIN, Jose

(Errenteria, 1873 - 1957).

Bordaxahar baserrian jaioa.

Bertso onenen artean Alarguna, Saturnino hil zanean eta Mixioa aipa daitezke.

ZATARAIN, Anbrosio

Frantzisko Mari Iturzaeta bertsolariaren lanak honen seme Tomasi grabatu eta paperera itzuliz lan ederra egin zuen.

Zeleta (ikus GARMENDIA, Juan)

Zepai; IZAGIRRE AMENABAR, Akilino

Azpeitian jaio eta Zepai baserrian hazitako bertsolaria, Txapelen familian. Basomutil gaztetan, hargin herriz herri, Donostiako Cervezas El León garagardotegian gero (Uztapiderekin)...

Idiazabala ezkondu eta ostatua jarriz bizimodua aldatu zuen.

Eztarri ona zuen, eta umorea oso fina. Bertso alaiak botatzen zituen, algara sortaraziz. Donostiako Bertsolari Egunean 3. saria jaso zuen bai 1935 nola 1936an. Ez zuen pertso-paperik idazten. Hala ere, bere izeneko gazteentzako txapelketak antolatu izan dituzte Idiazabalen.

ARG Joanitorenean: 288

ARG Joanitorenean: 290

Zubeltzu; Jose Antonio

(Deba-Itziar, 1894 - 1975).

Zubeltzu-zahar baserriko bertsolaria. Plazarik plaza ibili zen askotan. Txapelekin eta lagunartean ere maiz.

ARG Joanitorenean: 295

ZUBIA, (ikus Aita Mari)

ZUBIRI, Xabier

Filosofoa.

ZULAIKA, (ikus Aita Donostia)

ZUMALAKARREGI eta IMAZ, Migel Antonio

(Idiazabal, 1773 - Madril, 1846).

Politikari liberala. Cádizko Konstituzioaren eragiletako bat izan zen. Kargu politiko handiak hartu zituen Gipuzkoan zein Donostian.

ZUMALAKARREGI eta IMAZ, Tomas

(Ormaiztegi 1784 - Zegama, 1835).

Militar karlista.

ZUMARRAGAkoa, Juan

Apaiza. Ameriketako lehenengo gotzaina, Mexikon, eta baita lehenengoa ere bertan inprenta erabiltzen.

Zenbaitetan indiarren aldeko jarrera erakutsi zuen.

 

>> Orrialde nagusira joan <<