Donostia, 2008.06.20.
Denboraldi bikaina amaitu dute Donostiako Bera Berako saskibaloiko nesken sailean aritu den Bera Bera Gros taldea.
Denboraldi ofizialean jokatutako partida guztiak irabazi dituzte hiru besterik izan ezik.
Gipuzkoako txapelketan bigarren, eta Erkidegokoan txapeldun izan ditugu.
Hau dela eta Espainiako lehiaketan parte hartu dute, eta Ibizan ipar-ekialdeko autonomien arteko sektorean jokatu ondoren aurrera egin eta Benasquen erabakiko zen finalean parte hartzera iritsi ziren. Azken honetan estatuko 10. postua eskuratu berri dute.
10ekoa merezi dute entrenatzaile nahiz jokalariek, kontutan hartuta partida ugaritan zortzi jokalari besterik ezin izan dutela aritu.
Jakin dugunez, gainera, denboraldian zehar jolastea bera nahiago izan dute garaipena baino.
Familiartekoen etengabeko bultzada ere ezin ahaztuko dute.
Zenbait “www.ipuskoa.com”-zaleek opariak eskaini izan dizkigute webgunearen erredakzioak erabaki dezan Gipuzkaorekiko merezimenduak egiten dituztenak saritzeko. Honalako kasutarako ditugun dominetako bana eskainiko zaie Kadete Bera Bera Groseko kirolariei gure orriaren partez.
Zorionak, neskak!
Hona hemen gure ausartak:
Entrenatzailea:

>> Orrialde nagusira joan <<
moldaketa: leitzaran