AURKIBIDEA

1.- FOLKLOREA. ESANAHIA. OINARRIZKO ADIERAZPENAK.
2.- DANTZEN SAILKAPENA.
3.- FANDANGO, ARIN-ARIN ETA BIRIBILKETA.
4.- SAGARDOTEGI OTORDUA.
5.- INAUTERIAK.
6.- HARRIJASOKETA.
7.- OLENTZERO.
8.- BASAJAUN.
9.- LAMIA.
10.- SANTA AGEDA BEZPERA.

 

 

 

1.- FOLKLOREA. ESANAHIA. OINARRIZKO ADIERAZPENAK.

Jatorriz, folklore hitza ingelesetik dator: “folk” = herria, eta “lore” = jakintza.

Beraz, “herri-jakintza” esan nahiko luke, herritarrek urtetan izan ohi duten kultura eta jakinduria. (Thomas, 1846). Jadanik XVIII. mendearen amaiera aldean hasiak ziren gaia sistematikoki aztertzen (EBA, ALE).

Biltzen dituen arlo nagusienak Musika, Dantza eta Literatura izan arren, besteak beste Ohiturak, Jaiak, Kirolak, Gastronomia, Haur jolasak, Janzkera, Sendakuntza, Mitologia, Metereologia eta Magia ere badagozkio.

Folkloreak adierazten digu herri batek urtetan izan dituen bizitzeko eratatik bereak bezala gorde izan dituen adierazpen kulturalak, ez ordea modakoak. Hauek, definizioz, pasa egiten dira, eta berriz, mantentzen diren adierazpenak, egokitzat hartzen direlako herrikoitzen dira, jatorrizko datuak ahazten direlarik (noiztik, non, nork, zergatik...).

Halaxe gertatzen da goian aipatutako gaien arloekin herri kulturari dagokion kasutan. Adibidez, musikalari batek asmatutako abestia harena izango da printzipioz, eta berea bezalaxe entzun eta ikasiko da, baina edozein inguruabar dela eta herritar xeheak ikasi eta zabaltzen bada, urtetan ahaztu ere egin daiteke egilea nor izan zen, eta ondorioz abesti herrikoia bihurtu. Honen harian, jakin al genezake nork asmatu ote zituen Euskal Herrian gordetzen diren hainbeste dantza? Nork asmatu estropadak edo bakailaoa pil-pilean? Nori bururatu zitzaion aurreneko aldiz zezenen aurretik saltaka aritzea? Nork asmatu ote zuen txalaparta, alboka edo txistua ?

Urte eta mendetan ematen den prozesua izanik, eztabaida ugari sortzen dira folklorearen inguruan, irtenbiderik gabekoak askotan: noraino gorde behar dira edo daitezke erabateko zorroztasunez herri kulturaren adierazpenak ?

Gaur egun ematen diren hainbeste iritzi ezberdinak lau esalditan laburtu ditzakegu:

- Betidaniko folklorea bere eran mantendu behar da, erabateko zorroztasunez.

- Betidaniko folklorea ahal den neurrian gorde behar da, nahiz egungo erara zerbait egokitu oinarrizko inguruabarrek nabarmen baldintza dezaketenean.

- Har daiteke betidaniko folklorea, eta zenbait adierazpen berriez horniturik aurkeztu (estetikaren ikuspegi pertsonalak, kapritxoak, axolagabekeriak...).

- Folklorea zaharkitua dagoenez, alde batera utzi behar da, dena eraberrituz.

Azkeneko biek (laugarrenak batez ere) ez du jarraitzaile askorik Euskal Herrian. Aurreneko biak berriz, oso banatuak daude, eta zenbaitetan jendearen arteko eztabaida gori-goria izaten da.

 

2.- DANTZEN SAILKAPENA.

1.- IREKIAK edo zabaltzen direnak.
    - Jauzikoak.
    - Esku zartadakoak.
        Esku dantza. Olague. (UR1-52).
        Arrankin-trankin-trankun. (UR1-52).
        Ama begira zazu. (UR1-52).
    - Urrats luzekoak.
        Brokel dantzen zortzikoak. G. (UR1-52).
    - Kukubilko eginak.
        Bizkar dantza. Baztan. (UR1-28).
        Danza del plego. (UR1-28).
        Tantin. Gares. (UR1-28).
    - Txingelkakoak.
        Godalet dantza. (UR1-28).
        Belauntxingo, Belauntziko edo Billantziko. G. (UR1-28 ; 57).
        Txontxongilo. (UR1-28... ; 57).
        Txankarrekoa. (UR1-28... ; 57).
        Txinkorrinka. (UR1-28... ; 57).
2.- ITXIAK edo ersten direnak.
    - Itxi hutsak.
        San Joan bezperako dantza. Urdiain. (UR1-29 ; 60...).
    - Ez hain itxiak.
        Maiatzeko Pazkoko dantza. Urdiain. (UR1-29 ; 62).
        San Pedroko dantza. Urdiain. (UR1-29 ; 61).
3.- DANTZA BERBERAN JARRERA IREKI ETA ITXIAK DITUZTENAK.
    - Txippiritona. (UR1-62).
    - Zenbait dantzetako zatiak. (UR1-29 ; 62).
4.- IREKIAK (gizonezkoek) eta ITXIAK (emekumezkoek).
    - Ingurutxoa.
5.- INGURU DANTZAK.
    - Etxekoandre dantza. G. (UR1-65...).
    - Gazte dantza. G. (UR1-65...).
    - Galaien esku dantza. G. (UR1-65...).
    - Neskatxen esku dantza. G. (UR1-65...).
    - Branlia. Z. (UR1-70...).
    - Dantza luze. (UR1-80...).
    - Ingurutxoa.
        Aldatzko ingurutxoa. (UR1-89).
        Alliko ingurutxoa. (UR1-89).
        Almandotzeko ingurutxoa. (UR1-89).
        Aresoko ingurutxoa. (UR1-89).
        Aribeko ingurutxoa. (UR1-89).
        Aritzuko ingurutxoa. (UR1-89).
        Arruatzuko ingurutxoa. (UR1-89).
        Arruitzko ingurutxoa. (UR1-89).
        Artetako ingurutxoa. (UR1-89).
        Astitzko ingurutxoa. (UR1-89).
        Auritzberriko ingurutxoa. (UR1-89).
        Baraibarko ingurutxoa. (UR1-89).
        Bedaioko ingurutxoa. (UR1-89).
        Beintza-Labaiengo ingurutxoa. (UR1-89).
        Beteluko ingurutxoa. (UR1-89).
        Errazkinko ingurutxoa. (UR1-89).
        Etxarri-Larraungo ingurutxoa. (UR1-89).
        Eugiko ingurutxoa. (UR1-89).
        Goldaratzko ingurutxoa. (UR1-89).
        Goñiko ingurutxoa. (UR1-89).
        Huarteko ingurutxoa. Amezketa. (UR1-89).
        Huitziko ingurutxoa. (UR1-89).
        Iabarko ingurutxoa. (UR1-89).
        Intzako ingurutxoa. (UR1-89).
        Iraizotzko ingurutxoa. (UR1-89).
        Irañetako ingurutxoa. (UR1-89).
        Iribasko ingurutxoa. (UR1-89).
        Iriberri-Arakilgo ingurutxoa. (UR1-89).
        Irurtzungo ingurutxoa. (UR1-89).
        Lakuntzako ingurutxoa. (UR1-89).
        Lantzko ingurutxoa. (UR1-89).
        Larraintzarko ingurutxoa. (UR1-89).
        Leitzako ingurutxoa. (UR1-85).
        Lekunberriko ingurutxoa. (UR1-89).
        Lintzoaingo ingurutxoa. (UR1-89).
        Lizarragako ingurutxoa. (UR1-89).
        Oderitzko ingurutxoa. (UR1-89).
        Olloko ingurutxoa. (UR1-89).
        Torranoko ingurutxoa. (UR1-89).
        Soka dantza.
        Arantzako soka dantza. (UR1-89).
        Donamariako soka dantza. (UR1-89).
        Doneztebeko soka dantza. (UR1-89).
        Elgorriagako soka dantza. (UR1-89).
        Elizondoko soka dantza. Baztan. (UR1-89 ; 98...).
        Iturengo soka dantza. (UR1-89).
        Leitzako soka dantza. (UR1-85).
        Sunbilako soka dantza. (UR1-89).
        Urrotzko soka dantza. (UR1-89).
        Zortzikoa. Betelu. (UR1-88).
        Zortzikoa. Huitzi. (UR1-88).
        Zubietako soka dantza. (UR1-89).
    - Giza dantza.
        Altsasuko giza dantza. (UR1-89).
        Arbitzuko giza dantza. (UR1-89).
        Bakaikoako giza dantza. (UR1-89).
        Etxarri-Aranatzko giza dantza. (UR1-89).
        Iturmendiko giza dantza. (UR1-89).
        Urdiaingo giza dantza. (UR1-89).
    - Larrain dantza. Lizarrako merindadea. (UR1-84...).
    - Ttun-ttun. Erronkari. (UR1-84...).
    - Gizon dantza. G. (UR1-65...).
    - Gizon dantza. B. (UR1-90...).
    - Gizon dantza. Gasteiz. (UR1-90...).
6.- INGURU IREKIKO GIZON DANTZAK.
    - Mutil dantzak. (UR1-98...).
        Aunitz urtez. (UR1-98...).
        Hiru puntukoa (bilantzikoa). (UR1-98...).
        Bilantzikoa. (UR1-98...).
        Zozuarena (eta bere aldaera). (UR1-98...).
        Xoriarena. (UR1-98...).
        Biligarruarena. (UR1-98...).
        Xerribegi (eta bere aldaera). (UR1-98...).
        Añarxume. (UR1-98...).   
       
Muxiko. (UR1-98...).
        Ardoarena. (UR1-98...).
        Añoar-haundi. (UR1-98...).
        Tellarin. (UR1-98...).
        Bilantziko txikia (eta bere aldaera). (UR1-98...).
        Zahar-dantza. (UR1-98...).
        Mandozaharrarena. (UR1-98...).
    - Jauziak. (UR1-49 ; 102...).
        Muxikoak. (UR1-102...).
        Ainhoarrak. (UR1-102...).
        Kanboarrak. (UR1-102...).
        Azkaindarrak. (UR1-102...).
        Moneindarrak. (UR1-102...).
        Iholdiarrak. (UR1-102...).
        Irisartarrak. (UR1-102...).
        Lakartarrak. (UR1-102...).
        Luzaidarrak. (UR1-102...).
        Millafrangarrak. (UR1-102...).
        Orzaiztarrak. (UR1-102...).
        Auntxa. (UR1-102...).
        Segidak. (UR1-104...).
        Hegi. (UR1-104...).
        Katalina. (UR1-104...).
7.- ARMA DANTZAK (ezpatak, ala ordezkoak).
    - Armekin, borrokaldirik gabe.
        Abadiño. (UR1-136).
        Alegi. (UR1-136).
        Altsasu. (UR1-136).
        Altzaga. (UR1-136).
        Andoain. (UR1-135).
        Arrazola. (UR1-136).
        Ataun. (UR1-136).
        Axpe. (UR1-136).
        Beasain. (UR1-136).
        Berriatua. (UR1-136).
        Berritz. (UR1-136).
        Betelu. (UR1-136).
        Bilbo. (UR1-136).
        Debako ezpata dantza. (UR1-112).
        Donostia. (UR1-136).
        Durango. (UR1-136).
        Errenderi. (UR1-135).
        Etxeberria. (UR1-136).
        Garai. (UR1-136).
        Gasteiz. (UR1-136).
        Hernaniko alagai edo pordon dantza. (UR1-132...).
        Ibarra. A. (UR1-136).
        Idiazabal. (UR1-136).
        Ikaztegieta. (UR1-136).
        Iurreta. (UR1-136).
        Lakuntza. (UR1-136).
        Lazkao. (UR1-136).
        Legazpiko ezpata dantza. (UR1-123).
        Legorreta. (UR1-136).
        Legutiano. (UR1-136).
        Lesakako dantzak (UR1-126...).
        Bandera arboltu. (Berez atal hontatik kanpo geratzen da).
        Makil-kurutze dantza.
        Ziarka.
        Zubigainekoa.
        Ezpata dantza.
        Mañaria. (UR1-136).
        Markina. (UR1-136).
        Olaberria. (UR1-136).
        Olaeta. (UR1-136).
        Oñati. (UR1-136).
        Ordizia. (UR1-136).
        Segura. (UR1-136).
        Tolosako pordon dantza. (UR1-130...).
        Urnieta. (UR1-135).
        Zaldibi. (UR1-136).
        Zumarragako ezpata dantza. (UR1-110).
    - Armekin, borrokaldiekin.
    - Biren artekoa, inguruan ezpatariak.
        Xemeingo ezpata dantza. (UR-110).
    - Bi taldeen artekoa, aurkako edo antagonikoak.
        Durangoko ezpata dantza. (UR1-109).
    - Bakarkako dantzariz.
        Txakolin. (UR1-110).
        Makil dantza. (UR1-110).
        Zuberoa. (UR1-110).
8.- BESTELAKO KONPARTSAK.
    - Mairu eta kristauak.
    - Araba eta Nafarroako Erriberakoak.
    - Katximorrorenak.
    - Brokel dantza.
        Brokel makilen dantza. (UR1-54).
    - Dantzari dantza.
    - Otsagi.
    - Korpus Kristi. Oñati. (UR1-112...).
    - Uztai dantzak.
9.- IÑAUTERIAK.
    - Lantz.
    - Betelu.
    - Arano.
    - Goizueta.
    - Lizartza.
    - Oria.
    - Lapurdi.
    - Ituren - Zubieta.
    - Nafarroa Beherea.
    - Zuberoa.
10.- JOKU DANTZAK.
    - Esku dantza. (UR1-98...).
    - Zurrume dantza. (UR1-98...).
    - Katadera dantza. (UR1-98...).
    - Pasa dantza. (UR1-98...).
    - Ipurdi dantza. (UR1-98...).
    - Itsas dantza. (UR1-98...).
    - Zartain dantza. (UR1-98...).
    - Zazpi Jauzi. (UR1-49 ; 98...).
    - Saskito datza. (UR1-98...).
    - Yan Petit qui danse. (UR1-98...).
    - Baztango zortzikoa. (UR1-98...).
   

Sailkatzeke:
    - Sagar dantza. Baztan. (UR1-98...).
    - Sagar dantza. Arizkun.(UR1-98...).
    - Zortzinango. Durangoko merindadea. (UR1-52...).
    - Uztai handien dantza. (UR1-53...).
    - Baltza.
    - Scottisha.
    - Mazurka.
    - Polka.
    - Polka.pika.
________________________________

UR1 URBELTZ NAVARRO, Juan Antonio: Dantzak. Notas sobre las danzas tradicionales de los Vascos.
    Lankide Aurrezkia.
    Bilbo, 1978.                 275 orr.

 

3.- FANDANGO, ARIN-ARIN ETA BIRIBILKETA.

Hiru dantza hauek ziklo bat osatzen dute eta orden horretan bertan dantzatzekoak dira. Saio luzeago batean (erromeriak...) fandango - arin-arin gehiago sartu ohi dira biribilketaren aurretik, baina beti ordena mantenduz.

Fandango eta arin-arinak dantza askatuak dira, korruan dantzatzekoak, besoak gora izanik eta hatzez kriskitin hotsak eraginez erritmoaren arabera. Oraindik ere badira kriskitinekin dantzatzen dutenak, baino dagoeneko oso galdua dugu ohitura zahar hau.

Launa pauso edo urrats dituzte (herri batzutan hiru) bi dantza hauek, eta musikalariek nahi adina luza daitezke. Arin-arinaren ondoren eskuak elkarri emanda, saltoka, biribilketa edo kalejira dantzatuko da, sugearena edota barraskiloarena eginez, eta lehenengo nahiz azkeneko zubipetik igaroz.

Orokorki txistulari, trikitilari eta dultzainarien musikaz dantzatzen dira, eta txarangek ere dezente jotzen dituzte. Gaur egun hain zabaldua ez izan arren albokaz eta aho soinuz ere jotzen dira dantza hauen melodiak.

Aipagarria da dantza hauek erritmoan oinarritzen direla bereziki, eta ez melodian. Beraz pieza musikal ugari izango dira, erritmo bera izanik, izenburu horietan biltzen direnak.

Dantza hauen esparrua ia Euskal Herri osoarenarekin bat dator (Zuberoa eta beste inguru bakan bat izan ezik).

 

4.- SAGARDOTEGI OTORDUA.

Sagardotegiak San Sebastian egunaren ingurutik Aste Santura bitarteko garaian izaten dira zabalik, batez ere Gipuzkoako kostaldean lekutzen direlarik. Kopuru handiena Usurbil - Urnieta -Errenteria triangelu geografikoan zehazten dira, Astigarraga eta Hernani esparruaren bihotz izanik.

Udazken aldera upeletan jaso den sagar mami prentsatua dagoeneko sagardo bilakatu da, eta dastatzeko garaia da. Halako elikagai jakin batzuen laguntzaz adiskide eta familiartekoen artean bazkari eta afariak egiten dira. Normalean bakailaoa tortilan, edo frijitua piperrekin izaten da hasteko, bigarren bezala txuleta lodiak edo saiheskia, parrilan erreak, eta postre gisa intxaurrak, gazta eta irasagarra.

Sagardoa kupela bertatik hartzen da, txotxa atera eta neurri luzera txorrota edontzi zabalean zehaztuz, puskatu eta aparra sortaraziz. Orduantxe izango du gusturik preziatuena. Edale ilarak, bata bestearen jarraian zerbitzatu ondoren txotxa bere zulotxoan ipiniko da, kupela itxita gera dadin.

Etxe eta soziedadeak urte osorako sagardoz hornitzeko hainbat upelen sagardo dastaketak erabakiko du sagardogileari zein upeletako eta zenbat botila eskatu Aste Santaren inguruan botileratzeari ekiten dionean zerbitzatu ditzan.

Garai batean ohikoa zen jana norberak eramatea eta sagardotegi bertako parriletan erretzea.

Kontuei dagokionez, otorduaren amaiera aldera ordaintzen bada ere, “sarrera” bana kobratzen da, eta honen truke nahi adina sagardo edan daiteke.

Betidanik izan da euskal giroa sagardotegi inguruan, kantu eta bertsoen gordailu bilakatuz askotan, aipagarria izanik Txirrita handiaren garaia.

5.- INAUTERIAK.

Ihaute, ihauteri, inauteri edo haratuzte deituriko jaiak tradizio katolikoa duten lurraldetan Errege-eguna eta Garizuma bitartean egiten diren olgeta-egunak dira, bereziki Hausterre-egunaren aurreko igande (zaldun-inaute), astelehen (astelehen-inaute) eta asteartean (astearte-inaute).

Hausterre-eguna Erramu-egunaren aurreko berrogeigarrena da, eta hau Aste Santuko lehena. Aste Santua Bazko-egunean amaitzen da, eta honako hau urtarrilaren 20az geroztik lehenengo ilbetearen ondorengo lehenengo igandea izaten da (03.22. / 04.25).

Herrialde protestanteetan debekatuak zeuden, eta katolikoetan ere ez ziren begi onez ikusten, Elizaren ikuspegitik (inoiz debekatuz ere).

Inauteria Garizumari kontrajarriz ospatzen zen. Berezitasunik aipagarriena mozorrotzea da. Hala ere, tokian tokiko folkloreari lotuta garatu da, ospakizun hau dantza, musika, konpartsa, errito eta ohitura ezberdinez horniturik. Euskal Herrian aspaldiko elementu sinboliko asko gorde izan dira.

Bi eratako inauteriak bereiz ditzakegu: a) folkloriko tradizionala (Zuberoako maskaradak ...); b) hiriko modernoa (Tolosa eta Donostiakoak...).

Aipagarrienen artean ondoko beste hauek nabarmentzen dira: Lapurdi (Kaskarot martxa), Lantz (Mielotxin), Zubieta eta Ituren (joaredunak), Zalduondo (Markitos), Aduna Andoain eta Hernani (azeria), Oria (Sorginak), Altsasu (Momotxorroak), Amezketa eta Abaltzisketa (Txantxoak)...

Berez, Donostiako Danborrada, Kaldereroak eta Inude eta artzainak inauterien jaietan dute oinarrizko erlazioa, nahiz gaur egun aparteko jaiak kontsideratuak izan herritarren artean.

 

6.- HARRIJASOKETA.

Pisu handiko harritzarrak eskuz norberaren sorbaldaraino altxatzean oinarritzen den lehia da harrijasoketa.

Gainontzeko herri kirolen antzera, ez zaizkigu dokumentu idatziak iritsi harrijasoketaz, eskribauez baitzuten olgeta hauetaz erreferentziarik egiten. Dugun jokorik zaharrenetakoa da, ibai ertzean edo erromerietan aritzen omen ziren gazteak behin eta berriro indarrak neurtzen, ez arau ez epaile. Ez dago apenas testu erreferentziarik Arteondoren garaiarte. Hau izan zen agerraldiak herriko plazara eraman zituena, harrien neurri eta pisu klasikoak ezarriz. Arteondo plazaratu arte erronkak ez ziren espektakulo egitaratu eta arautuak. Hau guztia XIX. mendearen hasieran garatu zen, 1910. urtearen inguruan.

Harria kararrizkoa izaten da, ahalik eta dentsoenak (“harri beltza”). Preziatuenak Zumarraga eta Lasturgo harrobikoak izaten dira. Betidanik erabiltzen ziren harkaitz zatiak landu eta leundu ziren, hauei lau itxura ezberdin emanez. Harriaren pisua arrobatan neurtzen dira normalki. Arrobak 12,5 kg. ditu.

Ondoko hauek dira harri erabilienak:

- Zilindrikoak: 8, 9 eta 10 arrobakoak (100, 112,5 eta 125 kg.).

- Kubikoak: 10 / 17 arroba bitartekoak (125 / 212,5 kg. bitartekoak).

- Esferikoak (“bola”): 9 eta 10 arrobakoak (112,5 eta 125 kg.).

- Errektangularra: aldakorra izaten da. Oro har itxura honetakoa erabiltzen da pisu nagusienekin aritzeko: 16 (200 kg.), 18 (225 kg.), 20 (250 kg.), 22 (275 kg.). Oraindaino altxatako harri handienak azken urteotan altxatu izan dira, errekorra kiloka gailenduz, batez ere 300 kg.-tik gorakoak. Harri handienak, beraz, ez dira arrobatan zenbatzen kilotan baizik.

- Hauetaz gain badira beste harri berezi batzuk: Albizuri-handia, Igeldoko-harria...

Probalekuak ondarzakua edo kurpil neumatikoak izaten ditu harria erortzen denerako, eta harrijasotzailearen laguntzaileak berkokatzen du hurrengo altxaldirako prest egon dadin. Harrijasotzaile bat baino gehiago elkartzerakoan bata bestearen ondoren arituko dira, sekula ez batera, txanda leon-kastiloz erabakiz.

Harriak altxatzeko era: eskuekin heldu, gerrian eutsi, kolpea(k) emanez sorbaldara altxa eta berdindu. Orduan emango da ontzat harria aurrekaldetik uzten bada erortzen. Saioak denbora finko bat izaten du altxaldiren kopurua zenbatzeko. Txanda hauek 5 ala 10 minutukoak izaten dira. Marka berriak ezartzeagatik esku bakarrarekin ere egiten dira probak.

Harrijasotzaile entzutetsuenetakoak: Arteondo (Itziar, 1886), Aritza (Mutriku, 1894), Ziaran Zar, Errekartetxo, Soarte eta Manterola (lehenengo txapeldunak (1957), Usategieta...

 

7.- OLENTZERO.

Abenduaren 24a Olentzeroren gaua da.

“Olentzero”-ren izen eta etimologia enigma bat izan da beti, nahiz ikerlari asko saiatu horren bila.

Pertsonaia. Oro har, tripontzi eta mozkor agertzen da. Abenduaren 24a barau eta bijili eguna izanik, herri batzutan taloa eta sardina zaharra jartzen diote oinetara, beste batzutan, kapoia arrautzekin, bestetan kapoia oilaskoekin... hamar txerrikume ere jango ditu, saiheski eta solomotik hasita. Ardo botila, zahatoa, edo, batzutan ere, hamar arroako zahagia edango du. Horrez gero, sekulako aitzur edo “arraina” hartu izan du Zurriola aldean, gauerdi aldera. Batzuen ustetan adimenez azkarra da, “entendimentuz jantziya”, beste batzuentzat motza, “entendimentuz gabia”. Artzaina, ikazkina... baraualdia hausten zuena larrutik zigortuko zuen.

Ez da gorde izan beste helbururik ote zekarren kristautasuna Euskal Herrira iritsi aurretik, baina ondoren Jesusen jaiotzari lotu izan zaio.

Agertzeko era dela eta, giza tankerako panpinaren itxuran paseatzen dute gazteek andetan, kalez-kale, puskak biltzen.

Herri batzutan etxe atarian jartzen da, eta baita ere balkoian, etxekoak gaitz, tximista eta sorginengandik babesteko.

Ohitura hau berez Gipuzkoako ekialde eta Nafarroako ipar herenean eman izan da aspalditik. Egun zabaldua dago Euskal Herri osoan zehar, eta abenduaren Eguberri goizerako opariak jarriak dizkie umeei norbere etxetan.

_______________________________

JIMENO JURIO, Jose Maria: Calendario festivo. Invierno. (16-17. orr.).

 

8.- BASAJAUN.

Baso eta oihanen iluntasunean edota gailurretako haitzuloetan bizi den jeinu edo numena da. Giza-gorputza du; handia eta iletsua da. Bere adats luzeek aurpegia , bularra eta sabela estaltzen dizkio, belaunetaraino iritsiz. Mendian dabiltzan abereen zaindaria da. Ekaitza datorrenean oihuka aritzen da artzainek artaldeak bildu ditzaten. Artegian edo inguruan dabilela ez da otsoak hurbiltzeko arriskurik ikusten. Ardiek bere agerpena zintzarri edo bulunbak astinduz adierazten dute. Orduan artzainak lasai egin dezakete lo, gau edo egun horretan otsoa ez baitzaie inguratuko.

Batzutan basajauna izaki beldurgarri eta maltzur bezala irudikatzen da, indar izugarria eta bizkortasun aparta dituela. Bestetan, lehen nekazari, errementari edo errotari bezala agertzen zaigu. Gizakiak (San Martinikok) ereitearen, burdina lantzearen eta errota-ardatzaren sekretua askatu baitzioten. Honen berri zehatzenak Ataun, Zegama, Albistur, Oiartzun, Kortezubi eta Saran dituzte.

__________________________________

BARANDIARAN, Joxe Migel: Mitología vasca. (87-89. or.).

 

9.- LAMIA.

Lamia euskal mitologiako pertsonai ezagunenetakoa dugu. Lamin edo laminaku izenez ezagutzen da. Oro har, emakume itxura du, hankak izan ezik, hauek oiloenak ala ahatarenak baitirudite. Inon ere (Zeanuri, Orozko, Elantxobe) emakume txiki eta begibakarraren itxura duela diote.

Lamia ez da pertsonaia zehatz bati deritzon izena normalean. Bestela ere, ondorengo ezaugarriez hornitzen diren numenak dira: aipaturiko ezaugarriak izatea, haitzulotan bizitzea, putzutan, utzitako gaztelu zaharretan... Gehienetan arropa garbiketa egiten eta orrazten pasatzen dute denbora.

Batzutan mehatxuz eskatzen du ostu dioten orrazia. Eskaintzak ere eskatzen dituzte: inoiz baserritar batek jana utziko balio soro-ertzean, laminek gauez jango lukete, eta biharamunerako soroa landuta utziko lukete.

Oso ezaguna da Arrasateko Kobaundiko lamiaren kondaira: lamiak begiz jo zuen baserritar gazte bat; hau neskatxaren adina ezagutzeko asmatutakoak; lamia zela jakiterakoan hartu zuen tristura; ondorengo gaixoaldia, eta izan zuen heriotza; eta azkenik lamiaren atsekabea.

Batzuen ustetan idiek tiratako goldeak desagertarazi zituen lamiak. Beste batzuentzako, landa eta menditako ermiten eraikintzak desagertarazi zituen.

Lamiak pertsonaia entzutetsuak izan dira XX. mendearen erdialdera arte, batez ere kultura mailan oso aurreratuak ez diren lurraldetan. Tradizioak era modernoarekin kontrajarri zaienean txoke handia eragin izan du pentsamoldetan. Ondorioz, jakintsu eta elizgizonen aholkuak bitan labur zitezkeen:

- Lamiak ikusten badituzu, erne honekin: izena duten izaki guztiak existitzen dira; baina gorde ezazu sekretua zure baitan, ez da esan behar existitzen direnik.

- Direnik ez da sinestu behar; ez direla ez da esan behar.

Euskal Herrian oso hedatuak izan dira lamien kondairak. Besteak beste, halako herri batzuk aipa daitezke:

Zugarramurdi, Sara, Arizkun, Arano, Bedaio, Oñati, Zeberio, Markina, Algorta, Usansolo, Ataun, Mutriku, Endarlaza, Ezpeleta, Iriberri, Kortezubi, Askain, Urepel, Senpere, IabarIturen, Abaurrea, Gizaburuaga, Andoain, Gatzaga, Ostabat, Oiartzun...

 

10.- SANTA AGEDA BEZPERA.

Euskal Herrian etxez-etxe errondan eta kantari irtetzeko ohitura gordetzen da Euskal Herrian. Egun hautatuak izaten dira hauek, tokian tokiko arabera: Gabon bezpera, Urte zaharra, Santa Ageda (Yageda), San Nikolas, Maiatzaren hirua...

Erronda horien helburua ospakizuna, jaialdia, garaia bera ospatzea izaten da; besteei adieraziz, eta bide batez, jana eta dirua jaso ostean afaria prestatu eta dastatzeko.

Direlako ospakizun hauek, oro har badute zerikusirik bai paganismoarekin nola katolizismoarekin. Dena dela, Santa Agedako ospakizun honek kristau erlijioarekin erlazio zuzena du. Erdi Aroan Euskal Herrian zehar erromesak zihoazen Donejakue bidean, eta horien zirela medio santu kristau askorenganako debozioa txertatu zen gure herrian, besteren artean Santa Agedarenganakoa.

Santa Agedak debozio berezia izan zuen guregan. Kopla zaharretan gehien aipatu izan dena dugu. Bere inguruan kontakizun ugari eman ziren, historikoak batzuk, leiendak besteak.

Hauek dira, besteak beste, santa honekiko debozioaren ezaugarriak :

- Otsailaren 5a “emakunde” eguna kontsideratzen zen. Garai batean emakumezkoek etxetik aparte bizitza sozialik izaten ez zutenez gero, egun berezi batzuk izan ohi ziren kalera irten eta kalea beraz nolabait jabetzen ziren. Horietako bat Santa Ageda eguna zen.

- Santa Ageda, III. mendeko martiri siziliarra hil aurretik bularrak moztuz torturatu zuten. Ondorioz bularretako gaixotasunen zaindaria izendatu zuten.

- XII / XIV. menderen inguruan gure herritako etxeak egurrezkoak izateagatik erretzeko arrisku handiak izaten zuten. Santa Ageda suaren aurkako zaindaria ere bazen, ete haren egunaren bezperan kandelak eta argizariak pizten zituzten gure arbasoek etxean sor zitekeen sua gerta ez zedin. Baliteke ohitura hartatik etortzea gaur egun errondan erabiltzen diren kriseiluak.

- Santa Ageda haurdun dauden emakumeen zaindaria ere bada. Horregatik, garai batean Santa Ageda bezperan kanpaiak jotzen zituzten. Kanpai jotzeak haurdun zeudenei erditze ona opa izaten zien.

- Egun hau neska-mutilen arteko festa ere izaten zen garai batean. Egun hau aukeratzen zuten bikote askok elkarren arteko deklarazioak egiteko. Gazteek, eskean, janariak jasotzen zituzten: lukainkak, arrautzak... Neskek afaritara piper opilak, intxaurrak eta gisakoak eramaten zituzten, eta gero afariaz disfrutatzen zuten.

Erronda egiterakoan koplak kantatzen dira. Batzutan bat-batekoak, herriaren errepikekin, bestetan ohiko kopla edo bertso zaharrak, Santa Ageda berari eskainiak edota kantatzen direneko gunean dagokionari: etxeko jaun edo andereari, alkateari, tabernariari, dama gazteari...

Ohikoa izaten da makilez laguntzea. Abesten den bitartean lurrean kolpeak ematen dira makila hauekin halako erritmo jakina jarraituz.

 

 

>> Orrialde nagusira joan <<